Nekazaritzan, hosto-galarazlea edo defoliantea[1][2] landareek hostoa galtzea eragiten duen substantzia da. Belar- eta izurri-hiltzailetzat erabiltzen dira, baita gerra kimikoan ere. Osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak dira.[3] Oso toxikoa den hosto-galarazle baten adibide klasiko bat agente laranja izenekoa da, 1961tik 1970era arte Vietnamgo gerran Estatu Batuetako indar armatuek asko erabili zutena Vietnamgo zonaldeak hostoa galarazteko.[4]
Defolianteak herbizidetatik bereizten dira, lehenengoek hostoak landareetatik askatzea bilatzen dutelako, bigarrenak landare jakin batzuen hazkuntza suntsitzeko edo inhibitzeko erabiltzen diren bitartean.
Kotoiaren ekoizpenean hosto-galtzaileak erabiltzen dituzte uztari laguntzeko.[5]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |