Hotel Artemis | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Hotel Artemis |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, krimenezko filma, Neo-noirra, film distopikoa eta cyberpunk |
Iraupena | 94 |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Drew Pearce (en) |
Gidoigilea(k) | Drew Pearce (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Marc E. Platt |
Konpainia ekoizlea | Marc Platt Productions (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Cliff Martinez |
Argazki-zuzendaria | Chung Chung-Hoon |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
hotelartemismovie.com | |
|
Hotel Artemis gangsterren eta zientzia-fikziozko film britainiar-estatubatuarra da. Drew Pearcek idatzi eta zuzendu zuen (zuzendaritzan estreinakoa Pearcerentzat), eta 2018an estreinatu zen. Aktore nagusien artean ezagun asko: Jodie Foster, Sterling K. Brown, Sofia Boutella, Jeff Goldblum, Brian Tyree Henry, Jenny Slate, Zachary Quinto, Charlie Day eta Dave Bautista.
2028. urtea da, Los Angeles distopiko batean. Jean Thomas erizaina da, 22 urte daramatza lan egiten bere Artemis Hotelean zuzendari gisa. Munduko gaizkilerik arriskutsuenak biltzen ditu ustezko hotel-ospitale honek. Han daude, besteak beste, Niza hiltzaile frantziarra eta Acapulco arma trafikatzailea. Everest laguntzailearekin batera, Jean erizainak arau zorrotzak ezarriz gobernatzen du mundutxo hau. Egun batean, gauzak konplikatzen dira ze istilu gogorrak sortzen ari gotorleku mediku klandestinoaren kanpoaldean: ur edangarriaren gaineko murrizketak daude hirian, eta egoera pil-pilean dago[1].