Houston, arazo bat daukagu (ingelesez, Houston, we have a problem) 1970eko apirilaren 13an, Apollo 13 ontziko pilotu Fred Haisek Houstonen (Texas, AEB) NASAk duen egoitzara igorri zuen mezua izan zen. Gerora, filmetatik eguneroko hizkuntzara zabaldu da esamolde ezagun hori[1].
Bi egun lehenago aireratu zen suziria Ilargira iristeko asmoz, baina bidean leherketa batek ontziko elektrizitate, ur eta oxigeno hornidurari eragin zion. Houstoni laguntza eskatu zioten arren, azkenean, ontziko eskifaiak erabaki zuen Ilargia zapaltzeko erabili behar zuten modulua salbamendu-txalupa gisa erabiltzea.
Hala, modulua apirilaren 17an erori zen itsasoan eta handik bizirik erreskatatu zituzten hiru astronautak.
NASAren eta ontziko astronautaren arteko elkarrizketa honelakoa izan zen:[2]
Swigert: "Okay, Houston, we've had a problem here."
Lousma: "This is Houston. Say again, please."
Lovell: "Uh, Houston, we've had a problem."
Lovell: "We've had a MAIN B BUS UNDERVOLT."
Lousma: "Roger, MAIN B UNDERVOLT."
Lousma: "Okay, stand by, Thirteen, we're looking at it."