Hvidovre | |
---|---|
hiria | |
Hvidovreko eliza zuria Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Danimarka |
Eskualdea | Danimarkako Hiriburu Eskualdea |
Posta kodea | 2650 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°39′23″N 12°28′07″E / 55.6564°N 12.4686°E |
Azalera | 22 km² |
Altuera | 9 m |
Demografia | |
Dentsitatea | 2.245 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
http://www.hvidovre.dk/ |
Hvidovre Kopenhageren metropoli eremuko udalerria da Danimarkako Hiriburu Eskualdean dagoena. 49.380 biztanle ditu (2008).
Ekialdean Brøndby eta mendebaldean Kopenhage ditu, izan ere hiriburuaren erdigunetik 10 kilometro hego-mendebaldera baitago. Iparraldean Rødovre eta hegoaldean itsasoa.
Udalerria Avedøre, Hvidovre, Risbjerg eta Strandmark parrokiak elkartuz sortu zen 1970an eta 2007ko erreforman berdin jarraitu zuen. Hvidovre izena bere eliza zuriak ematen dio, izan ere danieraz hvid hitzak zuria esan nahi baitu. Auzoko Rødovretik bereizteko jarritako izena izango zen, hango eliza gorria baita (danieraz rød gorria da).
Hvidovre bi elementurengatik da ezaguna, alde batetik bertako futbol taldea den Hvidovre IF taldeagatik eta bestetik Lars von Trier zinemagilearen Filmbyen ekoiztetxea bertan dagoelako.