Hydnellum geogenium | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum geogenium Banker, 1913 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum geogenium | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum geogenium Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Calodon sulphureum, Hydnum geogenium, Hydnum sulphureum, Calodon geogenius, Hydnum sulphureum var. geogenium.
Kapela: Irregularra, luzetara konkreszente bilotsua, inbrikatua beste kapela batzuekin; hori-sufre kolorekoa, gero lehoi-berdexka-beltzaxka kolorekoa.
Eztenak: 1 eta 1,5 mm bitarteko luzerakoak. Oso meheak, zorrotzak, osoak.
Hanka: Laburra, horia, gero lehoi kolorekoa; mizelio flokoso horiak ditu oinarrian.
Haragia: Biguna, hori-sufre kolorekoa, haritsu samarra.[1]
Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo honi emandako izen arbitrarioa. Sulphureum epitetoa berriz latinetik dator, sufre kolorea, esan nahi duen “sulphureus” hitzetik. Bere sufre koloreagatik
Ez da jangarria.
Udan. Mendiko basoetan lurrean.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Alpeak, Austria, Eslovenia, Polonia, Suedia, Norvegia, Finlandia, Estonia.[2]