IG Farbenindustrie AG (Interessen-Gemeinschaft Farbenindustrie AG laburtua, euskaraz: «Industria koloragarriaren enpresa taldea», I.G. Farbenfabriken ere deitua) konpainia kimikoen konglomeratu alemaniar bat izan zen. 1925eko abenduaren 25ean sortu zuten BASF, Bayer, Hoechst (Cassella eta Chemische Fabrik Kalle barne), Agfa, Chemische Fabrik Griesheim-Elektron eta Chemische Fabrik vorm. Weiler Ter Meer konpainien fusio gisa, Lehen Mundu Gerraz geroztik elkarrekin lanean aritu ziren arren.
Hasieran, konpainia horietako askok koloragarriak ekoizten zituzten, baina laster hasi ziren kimikaren beste arlo batzuk ikertzen, ekoizpen kimikoaren ia monopolioa mantenduz. Alemania naziaren garaian, Zyklon B gasa ekoizteari ekin zion, garai hartan espultsatzeko erabiltzen zen pozoia. Konglomeratua, Bigarren Mundu Gerraren ondoren desegin zuten, Aliatuen erabakiz, fabrikazio prozesuetan erabilitako esklabo-lanaren ondorioz.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |