I Get a Kick Out of You | |
---|---|
Cole Porter(r)en abestia | |
Argitalpena | 1934 |
Musika mota | Jazz |
Hizkuntza | Ingelesa |
"I Get a Kick Out of You" (euskaraz, ez-literalki, Zurekin Ondo Pasatzen Dut) lehen aldiz 1934ko Broadwayeko Aything Goes musikalean abestutako Cole Porter-en abestia da, 1936ko film-bertsioan ere agertutakoa. Hasieran Ethel Merman-ek abestutakoa, hamaika abeslarik cover-bertsio ezberdinak argiratatu dituzte; hala nola, Frank Sinatra eta Ella Fitzgerald. 1995eko cover-bertsio batek Grammy Sari bat irabaztea eragin zion Rob McConnell-i 1996. urtean.[1] 2021ean, Lady Gaga eta Tony Bennett-ek beren Love for Sale (2021) kolaborazio-albumeko single modura abesti honen cover bat argitaratu zuten ere.[2]