Ibañeta | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.057 m |
Mota | mendate |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°01′11″N 1°19′27″W / 43.0197°N 1.3242°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Udalerria | Orreaga |
Ibañeta Nafarroako mendatea da, Nafarroako Garaiko Orreaga eta Luzaide herriak eta Nafarroa Behereko Donibane Garazi herria lotzen dituena.
1.057 metroko altueran dago, Orreagatik bi kilometrora.
Donibanetik | ![]() |
Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | ||||
Lepoeder (3,6 km) |
![]() |
Ibañeta | ![]() |
Orreaga (1,6 km) | |||
Orreagako gudua inguru honetan egin zuten. Han garaitu zuten euskaldunek Karlomagno 778. urtean. Ermita bat dago gainean gudu haren oroigarri.
Berebiziko garrantzia izan zuen XIII. mendearen bukaera arte X. mende aldera Ibañetako gainean eraiki zen monasterioak. Donejakue bideko igarobide nagusietakoa izan zen mendeetan zehar Ibañetako mendatea, eta haren ondoan eraiki ziren Orreagako erietxea eta prioretxea.
Ortzanzurieta (1.567 m), Astobizkar (1.506 m), Txangoa (1.471 m) eta Urkulu (1.419 m) mendiek inguratzen dute Ibañeta.