Ibilaldia | |
---|---|
![]() | |
Tokia | ![]() |
Antolatzailea | Ospatzen den lekuko ikastola Bizkaiko Ikastolen Elkartea |
Mota | Ibilbide txangoa |
Esanahia | Euskararazko hezkuntzaren aldekoa |
Hasiera | 1978, Getxo |
Data | |
Data | Maiatzaren hasieran |
Betetzea | Urtero |
Webgunea | https://ibilaldia.eus/ |
Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zuten Getxon lehenengo aldiz Uribe Kostako ikastolek. Ondoren, 1980az geroztik, urteroko hitzordu bilakatu da.
Gaur egun, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatzen du.
Trapagaran-en izan zen 2012ko Ibilaldia maiatzaren 27an.
Leloa: "ibipuntuzero---i2.0"
2012ko Ibilaldiaren ostean, DBHko ikasleak eta 0-3 zikloa hartzeko sortu berri duten eraikin berria guztiz amaitu nahiko zuten, Bizkaiko eta Euskal Herriko euskaltzaleon laguntzarekin. eta egun horretara heltzeko bidean laguntzen gaituzten horiekin, guztiekin, gure eraikin berri hori, dagoeneko errealitate den eraikin dotore hori gure bihurtuko dugu.
Aldi hartan, eta meatzaritzako Trapagako lotura ahaztu nahi izan gabe, ideia berria nahi zuten Ibilaldirako. Internet zaleen artean hain hedatuta zegoen 2.0 horretan sartzeko beharra ikusi zuten, Ibilaldia ere 2.0 olatuan sartu asmoz. Hori dela eta, IBIPUNTUZERO, Ibilaldia delako, Trapagako ikastolaren BIgarrena zelako, eta bi PUNTUZERO izatea nahi zuten, ikastola eta kanpoko guztion arteko harremana etengabea izatea nahi zutelako. Lagun berria, planeta ezezagun batetik etorri zen Ibiltxo izan zen.
Ibiltxok gauza asko zituen erakusteko, lurralde ezezagun baten jaioa, espazio-ontzi batetik jausi eta Trapagako kaleetara iritsi zen, Trapagako Ikastolara. Hasieran ez zen gai umeak ulertzeko, baina argi zeukan, ikastola leku ona da euskara ikasteko, eta hortaz, bera ere euskalduna izango zen, bera ere Itxaropena Ikastolako umeen lagun izango zen.
Ibilaldian sare sozialak eta Internet erabiliko zituzten, Facebook, Tuenti, Twitter, Berriketan.info, eta www.ibilaldia.com webgunea.
Trapagaranek eta Meatzaldeak euskararekiko duten jarrera baikorra aireratzeko aukera zen, Ikastolak ingurua euskalduntzeko egunero egiten duen lanean pauso bat gehiago, pauso handi bat.
Portugaleten izen zen 2013ko maiatzaren 27an. Jai honek Asti-Lekuren 50. urteurrenarekin bat egin zuen. Ibilaldiko leloa Aldapa Leunduz izan zen. Leloa Asti-Lekuk gaiditu edo leundu behar izan dituen aldapa eta zailtasunekin dauka zerikusia.
Jaia Asti-Leku eta Portugaleten ez ezik, Sestao eta Santurtzin ere ospatu zen. Helburua ezkerraldeko hiru herri hauek batzea zen.
1978an lehenengo aldiz Getxon antolatu zenetik hauek izan dira urtez urte antolatu diren ibilaldiak:[1]
Ikastolen aldeko jaiak | ||
---|---|---|
Araba Euskaraz • Herri Urrats • Ibilaldia • Kilometroak • Nafarroa Oinez |