Id Kah meskita

Id Kah meskita
艾提尕尔清真寺
قەشقەر
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
PrefekturaKashgar prefektura
Konderri mailako hiriKashgar
Koordenatuak39°28′20″N 75°59′03″E / 39.47227°N 75.984106°E / 39.47227; 75.984106
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1442
Erlijioaislama
Edukiera20.000
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura
Azalera16.800 m²
Ondarea

Id Kah meskita (uigureraz ھېيتگاھ مەسچىتى, Хейтгах Месчити,‎ Hëytgah Meschiti; txinera tradizionalez: 艾提尕尔清真寺; pinyinez: Àitígǎěr Qīngzhēnsì), Kashgar hirian dagoen meskita da, Txinan dagoen handiena. Egunero 10.000 fededun hartzen ditu baina 20.000-rentzako tokia du[1].

Id Kah izena persierazko Eidgāh hitzetik dator, "jaialdiak egiteko tokia" esan nahi du[2].

Saqsiz Mirzak eraiki zuen 1442 urtean, 996 urteko hainbat egitura ere barneratu zituen. Ordutik aurrera hainbat alditan berriztu eta handitu izan da, gaur egungo tamaina eta itxura hartu arte.

1933 urtean Ma Zhancang jeneral txinatar musulmanak Timur Beg buruzagi uigurrari lepoa moztu eta meskitan ezarri zuen denek ikusteko[3]. 1934 urtean Abdullah Bughra emir uigurrari moztu zioten lepoa eta hau ere bertan ezarri zuten[4], uigurrei Txinako Errepublikarekiko leialak izan behar zirela erakusteko[5].

Id Kah meskitak 16.800 m²-ko azalera hartzen du eta patio bat, errezutarako aretoa, dorrea eta beste hainbat eraikin hartzen ditu bere baitan[6].

  • Patioa handia da eta zuhaitz ugari, makalak eta pinuak, eta putzu bat ditu. Eremu itzaltsua eta freskoa da[6]. Doktrina erakusteko 18 gelak osatzen dute patioaren iparraldeko eta hegoaldeko ertzak[7].
  • Errezutarako aretoa meskitaren mendebaldean kokaturik dago. Sabaia 140 zutabek eusten dute. Zutabeak eta sabaia oso dekoratuak daude[7].
  • Dorrea adreiluz egina dago eta Id Kah enparantara begira dago. Dorrea lore eta landare berdeen marrazkiez apaindurik dago[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Peter Neville-Hadley. (2003). Frommer's China. Frommer's, 302 or. ISBN 978-0-7645-6755-1..
  2. «Id Kah Mosque, China | The Temple Trail» thetempletrail.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  3. (Ingelesez) Starr, S. Frederick. (2004-03-15). Xinjiang: China's Muslim Borderland. M.E. Sharpe ISBN 9780765631923. (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  4. (Ingelesez) Forbes, Andrew D. W.. (1986-10-09). Warlords and Muslims in Chinese Central Asia: A Political History of Republican Sinkiang 1911-1949. CUP Archive ISBN 9780521255141. (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  5. (Ingelesez) Starr, S. Frederick. (2004-03-15). Xinjiang: China's Muslim Borderland. M.E. Sharpe ISBN 9780765631923. (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  6. a b «Kashgar Id Kah Mosque, Xinjiang, China» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  7. a b c «Kashgar Idgar Mosque, the Biggest Mosque in Xinjiang» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]