Identity (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Identity |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, thrillerra eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James Mangold |
Gidoigilea(k) | Michael Cooney (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Cathy Konrad |
Konpainia ekoizlea | Cathy Konrad |
Edizioa | David Brenner |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | Phedon Papamichael |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nevada |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
sonypictures.com… | |
Identity (euskaraz Nortasuna), 2003ko James Mangold estatubatuar zinema zuzendariaren thriller psikologiko bat da. Agatha Christie ingeles idazlearen And Then There Were None (1939, Eta Orduan Inor Ez Zegoen) eleberriaren egokitzapen zehatza izan ez arren, hartan arinki oinarritua dago, batez ere kontakizunaren egituran. John Cusack, Ray Liotta, Amanda Peet, Alfred Molina, Clea DuVall eta Rebecca De Mornay aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Nevada. Ekaitz izugarri baten ondorioz, hamar bidaiarik basamortuaren bihotzean dagoen motel bitxi batean ostatu hartzera derrigortuak egongo dira, gainontzeko mundutik isolaturik geldituz. Laster babeslekua ez bestelako toki batean daudela ohartuko dira, beren artean hiltzaile bat baidago.