Idi larrutua (Gehekelde ox) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rembrandt |
Sorrera-urtea | 1655 |
Izenburua | De geslachte os eta The slaughtered ox |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 94 () × 69 () cm |
Genero artistikoa | izadi hila |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Room 844 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | MI 169 |
Jabea | Louis Viardot (en) , Pieter Locquet (en) eta Frantziar Estatua |
Gertaera nabarmenak | 1783ko irailaren 22a Banaketa-kanal — Amsterdam |
Idi larrutua (frantsesez Le Boeuf écorché) Rembrandt herbeheretar margolariak 1655an egindako olioa ohol gaineko margolana da, egilearen ezagunenetariko bat. «REMBRANDT F: 1655» izenpea darama eta Rembrandtek bere helduaroan margotu zuen, 1655ko porrota baino lehen.
Oso margolan berezia da bai gaiagatik, ez baitzen batere ohikoa bere lanetan, bai erakusten duen kalitateagatik. Dena dela, badago egilearen beraren antzeko beste lan bat, 1643an egina eta egun Glasgowko Kelvingrove arte museoan erakusten dena. Horren arabera, zenbait espezialistek lan hauek argiaren eta margoen gaineko aldaketak gauzaki berean aztertzeko eginiko lanak direla baieztatu dute.[1]
Izadi hila bezala azter daiteke, aldi berean memento mori edo bizitzaren iheskortasunaren gaiaren inguruko hausnarketa ikus daiteke "Idi larrutuan". Horrelako irudiak Herbehereetako Urrezko Aroaren margolaritzan ez ziren arraroak, batez ere genero-eszenetan; eta hori da, alegia, margolan honek sortu duen polemika ezen animaliaren gorpuaren atzealdean emakume bat ikus daiteke eta, horren arabera, izadi hila baino gehiago genero-eszenaren margolana izango litzateke.
Lan honek gaur egungo bertsio batzuk izan ditu, bestak beste, Eugène Delacroix, Honoré Daumier, Francis Bacon eta Chaïm Soutine margolarien eskutik.