Ilias Tsirimokos (grezieraz: Ηλίας Τσιριμώκος, Lamia, 1907ko apirilaren 26a – Atenas, 1968ko uztailaren 13a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1965eko udan.
Gaztaroan politikan murgildu zen eta 1936an Alderdi Liberalaren hautagaitzan diputatu hautatu zuten. Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Grezia okupatu zuenean, Herri Batasun Demokrata ezkertiarra sortu zuen. 1941ean alderdia Nazio Askapenerako Frontean sartu zen.
Greziako Gerra Zibilaren ondoren diputatu hautatu zuten 1950ean, eta 1958, 1961, 1963 eta 1964an berriro hautatu zuten, ezkerreko edo zentroko alderdietan betiere. 1965eko udan, Konstantino II.a erregeak lehen ministro izendatu zuen. Ezin izan zuen konfiantzazko boto bat irabazi eta Stefanos Stefanopoulosek ordezkatu zuen.