Illapu | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Antofagasta |
Musika mota | herri-musika |
Urteak | 1979 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Odeon |
Informazio gehigarria | |
illapu.cl | |
Illapu Txileko musika-taldea da, Andeetako folklore-sustraikoa, 1971n sortua Antofagastan. Illapu izena hizkuntza kitxuatik dator eta «tximista» esan nahi du. Bere lehen diskoetan taldearen ezaugarri nagusia Andeetako kulturarekin zerikusia zuten tresnak, melodiak eta lirikak berreskuratzea izan zen eta Txileko Kantagintza Berriaren mugimenduko taldetzat hartzen dira.
Musikari dagokionez, Illapu Andeetako esamolde autoktonoetatik eratorritako gai folklorikoak aztertzen hasi zen: Andeetako musika eta Latinoamerikako folklorea, eta, azkenik, jazza eta rocka nahasten dituzten estiloak, besteak beste. Bere abestien lirika edo gaia Andeetako musikaren alderdirik puruenetatik abiatu da. Bertan, errepertorio tradizionaleko gaiak interpretatzeaz gain, konposizio instrumentalera eboluzionatu dute, non beren obren konplexutasuna eta exekuzioa nabarmentzen baitira. Bere abestietan alderdi sozial, politiko eta kulturalak nabarmentzen dira, eta album bakoitza unean uneko erradiografia bihurtu da, herri-ikuspegitik egina. Hala, Txileko diktadura eta trantsizio demokratikoaren arazo sozial eta politikoak nabarmendu dituzte, konponbideak proposatuz.
Bere konposizio gehienak kideek idazten dituzte, eta poeta handien lirikaz ere elikatzen dira, hala nola Pablo Neruda, Mario Benedetti, Roque Dalton…[1]
Jatorri desberdinetako musika-tresna ugari erabiltzen dituzte. Antzinako haize instrumentuak: zanpoñak (Panen txirularen familiako), quenak, quenatxoak, tarkak, sikurak, moceñoak, trutrukak eta pifilka, zeharkako flauta eta saxofoiez gain. Latinoamerikako Hari instrumentuetatik (kordofonoak) hauek erabiltzen dituzte: bandurria, cuatro venezuelarra, Boliviako charango, tiple kolonbiarra, gitarra elektroakustikoekin, baxu elektrikoarekin eta teklatuekin batera. Era askotako perkusio tresna batzuk jotzen dituzte, hala nola: dubal legoarra, kaxoi perruarra, kongak, bongoa, kultrún, djembe, perkusio latinoak eta bateria.
1981ean, Europan egindako bigarren biratik itzuli zirenean, ezin izan ziren herrialdean sartu, eta Frantzian erbesteratu ziren.
Hortik abiatuta, Illapu nazioarteeko eskenatokietan, lau album grabatu zituen, nazioarteko izaera areagotzen duten musika-ideia berriak bereganatu zituen. Europako, Estatu Batuetako, Kanadako, Hong Kongeko, Ipar Afrikako eta Australiako agertokietan eman zituen kontzertuak. 1988ko udaberriaren hasieran, Illapu etxera itzuli zen.[1]
1972 – Música Andina (1972)
1975 – Chungará
1976 – Despedida del Pueblo
1977 – Raza Brava
1978 – Canto Vivo
1979 – El Grito de la Raza
1980 – Teatro De La Ville: París (En Vivo)
1981 – El Canto de Illapu
1982 – Y es Nuestra
1984 – De Libertad y Amor
1988 – Para Seguir Viviendo
1992 – Divagaciones
1989 – Parque La Bandera (En Vivo)
1992 – Vuelvo Amor… Vuelvo Vida
1993 – En Estos Días
1995 – Multitudes
1998 – Morena Esperanza
2000 – Momentos Vividos
2002 – Ojos de Niño
2006 – Vivir es Mucho Más
2008 – Vivo
2014 – Con Sentido y Razón
2016 – Antología Viva[2]