Indiano edo amerikano Ameriketara joandako euskal herritarra da, bereziki berriro Euskal Herrira aberasturik etorritakoa.[1] Espainian ere gertakaria ohikoa zen, eta, batzuetan, haien ondorengoek ere izena jarauntsi zuten, batzuek gizartearen mirespenez eta bestek gizartearen mespretxuz.
Espainiako Urrezko Mendean indianoarena literatura-topiko bilakatu zen baina, bere une gorena XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran ailegatu zen, noiz askotan herriko jauntxo bihurtu ziren.[2] Garai hartan, Euskal Herriko eta Espainiako gazte askok, txirotasunak bultzatuak, Brasil, Kuba, Argentina, Uruguai, Venezuela edo Mexikora emigratu zuten. Batzuk pobrezia besterik ez zuten topatu baina bazeuden dirutza egin eta itzultzeko gai zirenak. Itzultzerakoan, askok noblezia titulu lortu eta jauregiak eraiki zituzten, indiano-etxeak izenekoak.[3]
Historikoki, euskal emigrazioa batez ere baserritarrez bete zen. XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran, industrializazioa zela eta, hiri-eremuetarainoko emigrazio izateaz gain, Ameriketarako emigrazioa ere eutsi eta baita handitu zen.
Itzultzea lortu zuten indianoen artean hona hemen adibide batzuk:
Indiano-etxe ospetsu batzuk egin zituzten. Hona hemen: