Indigo Girls | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Atlanta |
Musika mota | folk rock, estatubatuar folk eta rock alternatibo |
Urteak | 1985 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Epic Records |
Emily Saliers (en) Amy Ray (en) | |
Sariak | |
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
indigogirls.com | |
Indigo Girls rock-folk bikote estatubatuarra dira, Atlantan eratutako musika taldea (Georgia, Estatu Batuak), Amy Ray eta Emily Saliersek osatua.
Taldea osatzen duten bi musikariak eskolako lagunak dira umetatik. Indigo Girls izenarekin hasi ziren Emoryko Unibertsitateko ikasle gisa, astero The Dugout tabernan, Emory Villagen.
1987an, Strange Fire izeneko disko-bilduma egin zuten, eta 1988an konpainia diskografiko garrantzitsu batekin kontratua lortu zuten. Harekin bederatzi album argutaratu ondoren 1987tik 2007ra bitartean, IG Recordings grabaketa marka propio eta berriarekin jarraitu zuten ondoren autoekoizle gisa.
Indigo Girls-ekin zerikusia duten proiektuetan lan egitetik kanpo, bakarkako lanak argitaratu ditu Amy Rayk, eta irabazi asmorik gabeko erakunde bat sortu du, musikari independenteak sustatzen dituena. Emliy Saliers, berriz, jatetxeen industriako ekintzailea izan da, eta idazlea ere bai da. Don Saliers aitarekin talde berezientzako ekintzailetzan emanaldiak antolatu ditu.
Taldeko bi emakumeak, Saliers eta Ray, lesbianak dira baina ez dira elkarren bikote sentimentala, eta ezagunak dira daude ingurumen eta politika-kontuetan aktibistak direlako.