Infantilismoa[1] nerabezaroan edo helduaroan haurtzarokoak diren ezaugarri fisiko eta mentalak mantentzea da, garapenaren atzerapenagatik.[2] Lau motakoa izan daiteke:
- Infantilismo psikosexuala: Hirschfelden esanetan, haur baten "izaera mentala" gordetzean datza. "Buruko ahulezia-maila arineko ahaidetasuna" nabarituko litzateke. Hirschfeldek helduaroan haur baten soinekoak erabiltzea Infantilismo psikosexualaren aldaera psikikotzat jotzen du.
- Brissauden infantilismoa: jaiotzetiko desordena, fetuaren garapenean edo bizitzako lehen urteetan tiroideko hormonak gutxitzeak eragindakoa. Kretinismoa eta adimen-atzerapena ditu ezaugarri.
- Lorainen infantilismoa: nanismo mota bat, hazteko hormona eta gonadotropinaren jariaketaren urritasuna dela eta. Hipofisi-infantilismoa ere esaten zaio.
- Infantilismo atzerakoia: desordena arraroa, akromegalia eboluzionatua duten gizonei eragiten diena eta atrofia genitalagatik eta bigarren mailako sexu-ezaugarri femeninoen garapenagatik bereizten dena.