Influencera, gai jakin bati buruz sinesgarritasuna duen pertsona da eta, sare sozialetan duen presentzia eta eraginagatik, negozio edo marka bat Internet bidez ezagunagoa eta nabariagoa bihurtzea lor dezakete. Influencerrek, sareetan, beraien zaletasunei buruzko ikuspegi pertsonalak partekatzen dituzte, eta horrek joera markatzeko eta kontsumo-ohituretan aldaketak sortzeko gai bihurtzen ditu. Internet bidez gero eta ikus-entzule, like, retuit eta share gehiago eskuratu ditzakete eta horrek eragin handia du[1][2].
Influencerrek YouTubeko kanalak, blogak edo bestelako sare sozialak erabiltzen dituzten pertsonak dira, eta haietan oihartzuna eta eragina dutenak. Era askotakoak izan daitezke: batzuk haien etxeetatik lan egiten dute bakarrik eta beste batzuk ekitaldi garrantzitsuetara gonbidatuak izaten dira. Nahiz eta influencerrak ez diren nahita nahiez pertsona famatuak, badira haien sare sozialei esker influencer oso azkar bihurtu diren celebritiyak.
Pertsona hauen bitartez negozio handia egin daiteke. Izan ere, gaur egungo teknologiek enpresei haien salmentak handitzeko teknika berri eta berritzaileak aurkitzeko beharra sortu die. Beraz, influencerrak sareko marketina eta publizitatea erabiliz lan egiten dute (sare sozialetako marketina, bereziki). Marken atxikimenduaren (engagement delakoaren) % 70 influencerren bidez egiten den lanari esker lortzen da.
Enpresek influencerrak hautatzeko erabiltzen dituzten irizpideak hurrengoak dira:
Influencerrak era askotako helburuak lortzeko kontrata daitezke, hala nola:
Forbes aldizkariaren arabera, hurrengoak dira mundu mailako influencer ospetsuenak[3]
Kosmetika arloko influencerrak:
Kirol arloko influencerrak:
Etxearen dekorazioko influencerrak: