Infragorri urruna, infragorri espektroaren barnean uhin luzerarik luzeeneko erradiazio elektromagnetikoa da. Infragorri ertaina eta irrati uhinen artean dago 25-40 eta 200-350 mikra arteko tartean dagoelarik, erabat onartutako definiziorik ez dagoen arren.
Infragorri urrunean igorritako erradiazio infragorria soilik oso gorputz hotzetan da esanguratsua, zero absolututik gora hamarnaka gradu gutxi batzutan baino ez. Erradiazio hau garrantzitsua da astronomian hauts eta gas hotzen propietateak aztertzea ahalbidetzen bait du.