English Premiership Rugby (Ingalaterrako errugbi txapelketa) Ingalaterrakoerrugbi talde profesionalek urtero jokatzen duten txapelketa da. Frantziako Top 14, Pro 14 eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte. Talde onenak Europako txapelketa nagusiak diren Heineken Cup eta European Challege Cup jokatzeko sailkatzen dira. Leicester Tigers da txapelketa gehien irabazi dituen taldea.
1996-97 denboraldian txapelketa profesionala bihurtu zen. Babesleak eskuratu zituzten taldeek aurrera egin zuten baina beste askok uko egin beharra izan zioten txapelketari.
2000-01 denboraldian berrikuntza garrantzitsu bat ezarri zuten. Liga erregularra bukatu ondoren lehenengo zortzi taldeen arteko play-offak antolatu ziren eta finaleko irabazlea izendatu den txapeldun. London Wasps play-offetako espezialista bihurtu da eta liga erregularrean indartsuena izan gabe lau aldiz lortu du txapeldun izatea.
2019-2020 denboraldiak COVID-19 pandemiaren eraginez etena izan zuen eta Ligaren amaiera abuztutik urrira artean jokatu zen.
2022-23 denboraldian diru arazo lartriengatik bi taldek ez zuten Liga amaitzerik izan (Wasps eta Worcester Warriors) eta London Irishek ere arrazoi ekonomikoengatik uko egin zion hurrengo denboraldian parte hartzeari. Horren ondorioz 2023-24 denboraldiko liga hamar taldek osatu zuten.
¹ 2020-21 denboraldian COVID-19 pandemiak baldintzatu zuenez ez zen talderik jaitsi, bai ordea 2. mailatik igo eta onorioz 2021-22 denboraldian 13 talde izango dira maila gorenean.