Ingeborg Salterioa | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | 1210(e)ko hamarkada |
Ekoizpen lekua | Noyon eta Soissons |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Pergaminoa |
Dimentsioak | 30,5 (![]() ![]() |
Hizkuntza | latina eta frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Condé Museum (en) ![]() |
Bilduma | Condé Museum (en) ![]() |
Inbentarioa | Ms.9 |
Jabea | Frantziako Institutua |
Ingeborg Salterioa XII. mende bukaerako eskuizkribu argiztatua da. Egun, Chantillyko (Frantzia) Condé Museoan gordetzen da. Lan hau pintura gotiko goiztiarretik osorik gorde den adibiderik esanguratsuenetako bat da.
Salterio edo Salmo liburu hau 1195 inguruan sortu zen, Frantziako iparraldean, Danimarkako Ingeborg erreginarentzat, Frantziako erregina eta Filipe II.a Frantziakoa erregearen emaztea zena. Ez dakigu nork enkargatu zuen Salterioa, baina izan zitekeen Étienne de Tournai edo Eleanor de Vernandois, Beaumont-sur-Oiseko kondesa.[1]
Eskuizkribua otoitz liburu bat izan zen erabilera pribatuentzat, eta egutegi bat. 150 salmo latinez eta beste testu liturgiko batzuk ditu. Guztira, 200 orri. Testua letra gotiko xehez idatzita dago.