Ingeles landetxea, ingelesez: English country house edo country house, Ingalaterrako landa eremuan ohikoa den jauregi edo luxuzko etxe mota bat da, landa eremuko jauntxo eta aristokraziaren bizilekuak.
XX. mendearen hasiera arte ingeles aristokrazia ez zen hirien erdigunean bizi jende apal eta pobreen bizilekutzat jotzen baitzen, eta haietatik urruti landa eremuan eta beren lurjabetzez inguraturik bizitzeko ohitura zuten. XVIII. eta XIX. mendeen artean eraikin mota hauen bilakaera eta ugaritze garai oparoena izan zen.
Ingalaterran girotutako aristokraziari buruzko film eta telesaila ugari landetxe hauetan kokatuak dira.