Ingeniariaren behatz lodia

Ingeniariaren behatz lodia
Datuak
Idazlea (1892)
Argitaratze-data1892
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Engineer's Thumb
HerrialdeaErresuma Batua
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaIngeniariaren behatz lodia

Ingeniariaren behatz lodia, The Adventure of the Engineer's Thumb ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1892ko martxoan kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an urte berean, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Watson doktorea ezkondu berria zen. Horrexegatik, Sherlock Holmesen etxetik alde egin zuen eta bere mediku-lanbidean aritzen zen. Kontsulta Paddington geltokitik gertu zuenez, trenbideetako langile askori ematen zien arreta. Horietako batek, udako goiz batean, paziente bitxi bat ekarri zuen kontsultara: esku batean zapi bat bilduta zeukan eta odol-orbanak ageri baitzituen nonahi. Watsonek istripu bat ez zela jakin zuenean, Holmes lagunarengana jo zuen, eta hark kontakizun osoa eskatu zion.

Victor Hatherley ingeniari hidrauliko gazte eta ekintzailea zen, eta bere aita hil zenean bere kabuz kokatu zen, arrakasta handirik gabe. Apur bat etsita eta amore emateko zorian, Lysander Stark koronela gisa aurkezten zen gizon berezi bat agertu zitzaion eta proposamen harrigarri bat egin zion. Gau horretan bertan Berkshirera joan behar zuen, prentsa hidrauliko bat ikustera, eta trukean berrogeita hamar ginea jasoko zituen. Koronelaren itxurak ematen zizkion zalantzak gorabehera, onartu egin zuen. Bere erabakiak abentura batean protagonista izatera behartu zuen, erpuru bat galdu baitzuen eta bizitza galtzeko zorian egon baitzen.

Holmesek, beste behin ere, Watson eta Scotland Yardeko Bradstreet inspektorea harrituta utzi zituen, kasua oso azkar ebatzi zuelako. Baina beranduegi, gaizkileek ihes egin baizuten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]