Inishtrahull | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 49 m |
Mota | uharte |
Luzera | 1,3 km |
Zabalera | 0,48 km |
Azalera | 0,34 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°25′54″N 7°14′16″W / 55.431805°N 7.237714°W |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Ulster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Donegalgo konderria |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Inishtrahull, irlanderaz: Inis Trá Tholl, "Hondartza Hutsaren Uharte" edo "Haratagoko Hondartzaren Uhartea", Irlandako Errepublikako ipar-mendebaldeko Donegal konderrian dagoen uharte bat da. Irlandako uharte iparraldekoena da. 34 hektareako azalera du.
Irlandako Malin lurmuturretik 10 kilometro ipar-ekialdera dago eta Eskoziako Barruko Hebridetako Orsay uhartetik 50 kilometro hego-mendebaldera.
1929 arte bertan jende bizi zen, eta 1987an itsasargia automatizatu arte itsasargizainak zeuden. Gaur egun populatu gabea eta bertako itsas faunarengtik natur eremu babestua da.