Intsula | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Burmuin-hemisferioa Garun azala |
Identifikadoreak | |
Latinez | lobus insularis |
MeSH | A08.186.211.200.885.287.500.364 |
TA | A14.1.09.149 eta A12.2.07.053 |
FMA | 67329 |
Terminologia anatomikoa |
Intsula edo lobulu intsularra giza garunaren sakonaldean kokatzen den egitura bat da.
Garunaren sakonaldean, lateral batean kokatzen da, illdo lateralaren (Silbioren kanalaren) barruan. Bekoki eta pareta lobuluak loki lobulutik banatuz ikus daiteke hiruki itxurako lobulu hau. Bere erpina behealdean eta aurrealdean kokatuko da.
Erdialdean, intsulako zentroko edo erdiko ildoa izango dugu.
Intsula lobulu guztia inguratuz, ildo zirkularra dugu. Horretaz gain, intsularen kortexak bekoki, pareta eta loki kortexarekin jarraipena du. Intsula gainetik estaltzen duten hemisferioaren zati ezberdinei operkulu deritze. [1][2][3]
Erdiko arteria zerebrala lateralerantz abiatuko da Silbioren kanalaren barnetik, eta bi adarretan banatuko da.
Lobulu intsularraren funtzioa oraindik ez da ondo ezagutzen, baina badirudi gehienbat adikzioekin zerikusia duela. Izan ere, ikusi izan da tabakoarekiko mendekotasuna duten pertsonengan eremu hau lesionatuz gero adikzio maila murriztu egiten dela. [5]
Intsulinara aferentzia nozizeptiboak eta reisensitiboak heltzen dira. Oro har, erabakiak hartzeko prozesuekin, emozioekin,arretarekin eta sistema linbikoarekin erlazionatzen da.
Lobulu intsularrak mendekotasunekin duen erlazioa, intsulak sistema linbikoarekin duen erlazioan oinarritzen da. Ikerketek intsularen eta errekonpentsa sistemaren arteko erlazioa seinalatu dute. Izan ere, lobulo intsularrak emozio eta kognizioaren integrazioa burutzen du. Honegatik, lobulu intsularrak drogekiko adikzio eta craving/irrika (kontsumorako nahi kontrolaezina) konduktak eragiten dituela ikusi da.
Dastamenaren area sentsitibo primarioa intsularen beheko aldean eta kortex parietalean kokatzen da. Puntu honetan dastamen informazioa kontsiente bilakatzen da.
Gainera, intsula ere erlazionatu da usaimenaren pertzeptzioarekin.
Lobulu Intsularrak errai eta organoen erregulazioan funtzio garrantzitsua betetzen du. Zehazki, hainbat esperimentutan egin den lobuluaren manipulazioak erakutsi du, honek presio arterialean eta bihotz maiztasunean aldaketa handiak eragiten dituela. Horrez gain, digestio aparatutik datozen sentsazioetan parte hartzen du, eta baita aparatu honen, zein arnasketa sistemaren kudeaketan.
Funtzio bestibularrak oreka eta ingurunearekiko gorputzaren kontrola hartzen ditu. Funtzio honek intsulako lobuluan zuntz aferenteak ditu, beraz, intsulak ere parte hartuko du orekan.
Lehen aipatu dugun bezala, oso behaketa desberdinen arteko lotura-eremu gisa jarduten du, batez ere pertzepzioaren eta emozioaren arteko loturari dagokionez.
Hortaz, hein handi baten, garuneko gune honi esker gure esperientzietatik ikasi egiten dugu, sentsazio subjektibo atsegin zein desatseginak erlazionatzen ditugulako egiten zein esaten dugunarekin, eta modu horretan, hautematen dugunaren bidez portaerak ondorioekin lotzen ditugu.
Intsulak emozioen antzemate eta enpatian eragin handia du. Izan ere, ikerketa batzuetan ikusi da intsularik ez duten banakoek emozien ezaezagutzan gabeziak dituztela, batez ere, arazoak dituzte poza, harridura eta mina detektatzen. Gainera, ikerlari batzuek emozio eta enpatia gabezia hau autismo, muturreko normatsunaren nahasmen eta portaera arazoekin lotu dituzte. [5][6][7]
Intsularen kalteen lehengo sintomak laringeko eta eztarriko minarekin hasten dira normalean. Hala ere, bekoki eta Loki eremuetara azkar hedatu daitezke, bertako kalteak ere eraginez.
Gainera, kaltetutako intsularen zatiaren arabera, sintomak desberdinak izan daitezke, baina nabarienak emozio somatosentsorial ezatseginak, laringearen hertsadura, listuaren hiperjariaketa eta sintoma disfoniko eta disartritikoak. Intsularen aurreko zatian sortutako kalteak hasieran asintomatikoak izan daitezke, baina oso azkar hedatu eta sintoma larriak eragin ditzakete: sintoma hipermotorrak eta, atzeko intsulara iristen bada, sintoma somatosentsorial kontralateralak.
Bestalde, kalte hauek ere gaixotasun neuropsikiatrikoekin ere lotuta daudela ikusi da: depresioa, antsietatea, adikzioa, autosmoa eta eskizofrenia. Baita ere arazo kognitibo, autonomiko eta hizkuntzaren arazoak sor ditzakete.
Giza-jokaerek kognizioaren, sentimenduen eta motibazioaren arteko elkarrekintza dinamikoa dakarte eta hauen disfuntzioak nahaste psikiatriko asko eragiten ditu. Lobulu intsularra nahaste psikologiko askoren eragile komuna dirudi, hauen artean antsietatea, psikopatia, anorexia nerbiosoa, eskizofrenia eta bipolaritatea (adibidez, pertsona bipolarren intsulako gai grisa nahiko gutxituta dagoela aztertu da) daude.
Horrez gain, intsulan kirurgiaren bat jasotako gaixoek beldurra bezalako emozioak antzemateko arazoak erakutsi dituzte, baina soilik intsularen kortexik gabeko pazienteentzat izan da zaila poztasuna eta harritasuna somatzea.
Menpekotasunei dagokienez, intsula tabakoarekin harremandu egin da, eta intsularen egituraren asaldurak organismoaren nikotina beharrak ezabatzen ditu. Izan ere, erretzaileak diren eta intsularen kortexean iktus bat izaten duten pertsonek erretzeari uzteko bost aldiz probabilitate handiagoa erakusten dute gainerako erretzaileek baino. Azken datu honek, lobula intsularreko errekonpentsa sistemak adikzioekin duen erlazioaren garrantzia bermatzen du. [5]