Ekipamendu elektronikoari buruz aritzerakoan —askotan anplifikagailuei buruz—, irabazia, ekipo batek sarrerako seinale bat izanda, irteeran seinale horren tentsioa, korrontea edo potentzia haunditzeko duen gaitasunaren neurria da. Hau da, seinale bati eman diezaiokeen irabazia.
Orokorrean, irabazia neurtzeko erabiltzen den unitateadezibela da (dB). Dezibela unitate logaritmikoa da. 0dB-ko irabazi batek seinalea berdina dela esan nahi du, irabazi positibo batek seinalea anplifikatu egin dela, eta irabazi negatibo batek seinalea atenuatu egin dela —atenuazioa irabazi negatiboa da—. Irabazia G letrarekin izendatzen da —ingelesezkogain—.
Irabazi terminoa bera bakarrik erabiltzea ambiguoa da: irteera eta sarrerako tentsioen harteko erlazioa izan daiteke (tentsio-irabazia), irteera eta sarrerako korronteen harteko erlazioa (korronte irabazia) edo irteera eta sarrerako potentzien harteko erlazioa (potentzia-irabazia).
Irabazia seinale biren harteko erlazioa da. Batzuetan, sarrera eta irteerako seinaleak konparatu beharrean, seinale bat erreferentziazko seinale batekin konparatzen da. Kasu hauetan, dB terminoari atzizki bat jartzen zaio, neurtutako seinalea zein erreferentziarekin konparatzen den zehazten duena.
Orokorrean, potentzientzat
tentsioentzat
eta korronteentzat
Erreferentzia arrunt batzuk hurrengoak dira:
dBSPL: (SPL: sound pressure level). Soinuaren bolumenaren irabazi edo atenuazioa.
dBW: W hizkiak erreferentzia watt bat (1W) dela esan nahi du. 1W-eko seinale batek 0dBW-ko irabazia dauka.
dBm: kasu honetan erreferentzia miliwatta da. 1mW-eko seinale batek 0dBm-ko irabazia dauka.
dBu: erreferentzia 0,7746 voltekoa da. Arrazoi historikoegatik erabiltzen da.