Iraia Iturregi | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1985eko apirilaren 24a (39 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,62±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Iraia Iturregi Sustatxa (Bilbo, Bizkaia, 1985eko apirilaren 24a - ) futbolaria da.[1] Atzelari postuan jokatu zuen emakumezko Athletic Cluben 2002tik 2017ra arte. [2]
Erretiratzean euskal selekzioaren talde teknikoan parte hartu zuen 2017tik Iñigo Juaristi eta Aintzane Encinasekin batera.
2023ra arte Espainiako Emakumezkoen Lehen Mailako Athletic Cluben entrenatzailea izan zen eta gero, gizonezkoen bigarren filiala den Basconia taldearen bigarren entrenatzailea lanetan hasi zen.[3]
Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen 2012an taldeko kapitaina zela.
Sondikako taldean hasi zen futbolean 1999-2000 denboraldian. Hurrengo urtean elitezko taldea zen Leioa taldera pasa zen 2001-02 denboraldian, Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.[4]
Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[4]
Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazi zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik, azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.
2002ko urriaren 6an debutatu zuen Iraiak Athleticekin, 17 urterekin.
Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-beheko mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[4]
Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [4]
Guztira Athleticen 15 denboraldi egin zituen, 402 partida eta 64 gol.[1]
2003an Bizkaiko andren futbol taldeak Akitaniako taldeagaz jokatuko zuenean ere aritu zen irantzu Usansoloko Unkina futbol-zelaian. Talde horretan jokatu zuten Athletic taldeko Iraia Iturregi eta Irantzu Castrillo, Umore Ona taldeko Ainhoa Vez, Bilbaoko Alazne Santa Llana, eta Erreka-ortuko Irune Murua.[5]
2003-04ko denboraldian Europako 19 urte azpiko Txapelketa irabazi zuen.
Taldea | Kat. | Urtea | Liga | Kopa | UEFA Womens Champions League | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Part. | Golak | Part. | Golak | Part. | Golak | |||
Athletic Club | 2016-17 | 20 | 0 | 1 | 0 | 2 | 0 | |
Athletic Club | 2015-16 | 28 | 0 | 1 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2014-15 | 29 | 0 | 1 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2013-14 | 28 | 1 | 5 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2012-13 | 26 | 2 | 2 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2011-12 | 31 | 0 | 2 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2010-11 | 26 | 1 | 0 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2009-10 | 27 | 4 | 4 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2008-09 | 25 | 6 | 1 | 0 | - | - | |
Athletic Club | 2007-08 | 24 | 4 | 2 | 0 | 3 | 1 | |
Athletic Club | 2006-07 | 0 | 0 | 2 | 0 | - | - | |
Florida State University | - | 2006-07 | 23 | 1 | - | - | - | - |
Athletic Club | 2005-06 | 25 | 11 | 2 | 0 | 3 | 0 | |
Athletic Club | 2004-05 | 23 | 6 | 2 | 0 | 6 | 2 | |
Athletic Club | 2003-04 | 23 | 13 | 1 | 0 | 3 | 2 | |
Athletic Club | 2002-03 | 22 | 10 | 2 | 1 | - | - | |
Leioa | - | 2001-02 | 26 | 11 | - | - | - | - |
Leioa | - | 2000-01 | 28 | 29 | - | - | - | - |
Sondika | - | 1999-00 | 14 | 2 | 4 |
Nor | Partidak | Denboraldiak |
---|---|---|
Eli Ibarra | 413 | 15 |
Iraia Iturregi | 402 | 15 |
Erika Vázquez | 399 | 16 |
"Ainhoa" Tirapu | 358 | 15 |
"Nekane" Díez | 349 | 14 |
"Irune" Murua | 314 | 14 |
Arrate "Orueta" | 270 | 13 |
"Tzibi" Juaristi | 262 | 11 |
"Eunate" Arraiza | 255 | 9 |
"Gurutze" Fernandez | 240 | 8 |