Irene González López

Irene González López
Bizitza
JaiotzaEsplugues de Llobregat1996ko uztailaren 23a (28 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Hawaiʻi at Mānoa (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Altuera173 zentimetro

Twitter: IreneeGonzalez6 Instagram: irenegonzalez6 Edit the value on Wikidata

Irene González López (Espluges de Llobregat, Bartzelona, 1996ko uztailaren 23a), waterpolo jokalari kataluniarra da[1], eta emakumezkoen ohorezko mailan[2], CN Sabadellekin eta Espainiako selekzioarekin erasotzaile gisa jokatzen du[3].

González CN Molins de Rei taldean behe-kategorietan waterpoloan hasi ondoren, CN Sant Feliu-ra joan zen, eta han hasi zen nazio mailan waterpoloan jokatzen, eta, gero, CN Rubí-ra joan zen, Estatu Batuetako unibertsitateko ligara salto egingo zuen arte, eta, bertan, distira egin zuen Hawaiiko Unibertsitatean. AEBko unibertsitate-ligako taldearen goleatzailerik onena eta Mendebaldeko Konferentziako jokalaririk onena ("Big West Player") izan zen 2017-18 eta 2018-19 denboraldietan. 2019an, CN Mataró taldearekin[4] eta hurrengo denboraldian CN Sabadell taldearekin fitxatuko zuen[5].

Gonzálezek 2016an egin zuen debuta nazioartean[6], Shanghain ospatutako Munduko Ligako Superfinalean zilarrezko domina irabazita[7]. Urrezko domina irabazi zuen 2020ko Budapesteko Europakoan[8], eta zilarrezko domina, 2019ko Gwangjuko Munduko Kopan[9].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen[10][11]. Hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[12][13].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[14].
Munduko txapelketa
2019 Guangzhou
Hego Korea Hego Korea
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Europako txapelketa
2020 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Mundu Ligako Superfinala
2016 Shanghai
Txinako Herri Errepublika Txina
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Klubak

CN Mataro

  • Ohorezko Maila (1): 2020[15].
  • Espainiako Superkopa (1): 2019[16].

CN Sabadell

  • Ohorezko Maila (1): 2021[17].
  • Erreginaren Kopa (1): 2021[18]-
  • Espainiako Superkopa (1): 2020[19].

Aintzateste pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2020ko Espainiako Superkopako [Jokalaririk baliotsuena]] (MVP)[20]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Irene González López» Pág. de la FINA.
  2. Ramos, Robert. (24 de octubre de 2020). Irene González, el amuleto 'hawaiano' del Sabadell. .
  3. Definidas las selecciones españolas de waterpolo para los Juegos. 9 de julio de 2021.
  4. Pérez, Marta. (25 de mayo de 2019). Irene González, otro potente fichaje para el Mataró. .
  5. Sánchez, Jordi. (15 de octubre de 2020). El Club Natació Sabadell se refuerza con Irene González. .
  6. Martínez, Christian. (7 de junio de 2016). España se estrena con victoria en la Superfinal de la Liga Mundial. .
  7. Romano, Javier. (12 de junio de 2016). Plata agridulce de España en la Liga Mundial. .
  8. Carreño, Fernando M.. (25 de enero de 2020). España, campeona de Europa a la Guerrera. .
  9. Romano, Javier. (26 de julio de 2019). Estados Unidos detiene el ímpetu de España y gana la final femenina. .
  10. Álvarez Patilla, Diego. (7 de agosto de 2021). «España vuelve a chocar con EE.UU. y se cuelga su segunda plata olímpica» Pág. de RTVE.
  11. Comité Olímpico Internacional. (7 de agosto de 2021). Resultados final olímpica España vs E.E.U.U en los Tokio 2020. .
  12. «Irene González» olympedia.org 2022-01-24an. begiratua(Ingelesez)
  13. «Irene González» Olympics.com 2022-01-24an begiratua (Gaztelaniaz)
  14. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  15. El Barceloneta y el Mataró serán los campeones de Liga. 30 de abril de 2020.
  16. El Mataró le arrebata la Supercopa de España femenina al Sabadell. 28 de septiembre de 2019.
  17. Romano, Javier. (17 de mayo de 2021). El Sabadell le arrebata el título de la Liga femenina al Mataró. .
  18. Romano, Javier. (11 de abril de 2021). El Sabadell gana su quinta Copa de la Reina seguida derrotando en la final al Mataró. .
  19. El CN Sabadell recupera el trono de la Supercopa de España femenina. 11 de octubre de 2020.
  20. Sánchez, Jordi. (11 de octubre de 2020). Irene González, MVP de la Supercopa. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]