Irizar (enpresa) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 3.500 |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | kooperatiba |
Historia | |
Sorrera | 1889 |
webgune ofiziala |
Irizar sozietate kooperatiboa Goierri eskualdeko Ormaiztegi (Gipuzkoa) udalerrian egoitza duen enpresa multinazional bat da, autobusen karrozeriak egiten dituena, eta bere jarduera komertziala 71 herrialdetara hedatua duena. Espainian lider absolutua da, eta Europako sektorean bigarrena. 731 pertsonak osatua dago, eta 1889an sortu zen.
1998an, itunak sinatzeko estrategiaren haritik, Irizar Group sortu zen, kokagune hauetako jarduerak integratuz: IRIZAR TIANJIN (Txina 1995), IRIZAR MAGHREB (Maroko, 1997), IRIZAR BRASIL (1998), IRIZAR MEXIKO (1999), INTERNATIONAL HISPACOLD (Espainia 1997), IRIZAR TVS LTD (India 2001), MASATS S.A. (Espaina 2002) eta IRIZAR SOUTHERN AFRICA (Hegoafrika 2004) honek bederatzi proiektu suposatzen ditu 3.000 pertsona baino gehiagorekin.
Luxuko autobusen karrozeriagintza sektoreak, España urteko 9000 unitateko merkatua hornitzen du. Europan 7 fabrikatzaile dira urtean 1 autobus baino gehiagokoak eta horien artean IRIZAR bigarrena da 1998tik (gaur egun Irizarrek urtean 12 autobus baino gehiago egiten ditu). Espainiako merkatua guztira 13 karrozeriagilek hornitzen dute eta horien artean IRIZAR da lider nagusi %40,5ko kuotarekin (2005). IRIZARek, Europan nagusi den joeratik aldenduz, 1993tik merkatuak ugaritu eta produktu bakarrean
1991n IRIZARek Enpresa Bikaintasuneranzko aurrerabide ikusgarriari ekin zion eta horrek poliki-poliki antolaera hierarkiko-funtzional gunekako edo sailkako interesen arabera kudeatutako batetik bezeroa asebetetzea helburu duen prozesukako kudeaketa batera iraganarazi zuen, eta azken horren ezaugarria, batez ere talde-lanaren bidez, pertsonak pixkanaka autokudeatzea da, horrela “bezero edo merkaturatzetik hasi eta autobus zerbitzatuaren azkeneraino”
Irizarren produktuak ondorengoak dira:
Irizar karrozeriak merkatuko ekoizle gehienei saltzen zaie: Mercedes-Benz, Iveco, MAN, DAF, Volvo, Master Road eta, batik bat, Scania-ri.