Irlandako Herritar Armada | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irregular military (en) eta alderdi politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ideologia | Irlandar errepublikanismoa |
Jarduera | |
Kide kopurua | 1.000 (1913) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1913ko azaroaren 23a |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1947 |
Irlandako Herritar Armada (irlanderaz: Arm Cathartha na hÉireann; ingelesez: Irish Citizen Army edota ICA) Eireko langile-erakunde iskiludun errepublikazale eta ezkertiarra izan zen, 1916ko Pazko Matxinadan berebiziko papera jokatu zuena. Erakunde honen egoitza Dublingo Liberty Hall eraikinean zegoen. 1913an James Larkin eta Jack White sindikalistek eiretar langileen buru babeserako herri-gudaridi gisa sortu zuten. James Connolly erakunde honetako kide karismadun eta ezagunena izan zen.
Eireren Independentzia Gudaren amaieran erakunde honetako kide gehienak Anglo-irlandar Itunaren aurka azaldu ziren. 1930eko hamarkadan oraindik erakundearen osaketa atxikitzen zen arren, kide gehienak Irlandako Armada Errepublikazalean sartu ziren. 1947an erakundea behin betiko desegin zen.