Isabel Wilkerson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Howard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Emory Unibertsitatea The New York Times |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
isabelwilkerson.com | |
Isabel Wilkerson (Washingtonen 1961), estatubatuar kazetari eta idazlea da, saiakera hauen egilea, besteak beste: The Warmth of Other Suns: The Epic Story of America's Great Migration (2010) eta Caste: The Origins of Our Discontents. Kazetaritzako Pulitzer saria irabazi duen jatorri afroamerikarreko lehen emakumea da [1] [2].
Wilkerson Howard Unibertsitateko unibertsitateko egunkariko editore gisa aritu zen, eta gero lan egin zuen Los Angeles Times eta Washington Post egunkarietan. Ardura postuetan, New York Times -eko Chicagoko bulegoko buru izan zen. Emory, Princeton, Northwestern eta Bostongo unibertsitateetan irakasle izan da.
Wilkersonek mila pertsona baino gehiago elkarrizketatu zituen The Warmth of Other Suns idazteko, Afro-amerikar Migrazio Handia dokumentatzeko helburuz. 2020ko Caste liburuan, berriz Estatu Batuetako arraza hierarkia eta arrazismoa kasta sistema baten gisa deskribatzen du. Bi liburuak oso best-seller zerrendetan egonak dira, eta bigarrenaren gainean Origin filma egin zen 2023an, ez bakarrik liburuko tesiak eta pasarteak ilustratuz, baizik eta Wilkersonen beraren bizi-esperientzia eta idazketa prozesua ere gidoian sartuz.[3]