Isabel de los Ángeles Ruano

Isabel de los Ángeles Ruano
Bizitza
JaiotzaChiquimula1945eko ekainaren 3a (79 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta poeta
Jasotako sariak

Isabel de los Ángeles Ruano edo Pablo (Chiquimula, 1945eko ekainaren 3a) idazle, poeta, kazetari eta irakasle guatemalarra da.[1] 2001ean Miguel Ángel Asturias Guatemalako Literatura Sari Nazionala jaso zuen.

Eduardo Ruano Arreaga eta Isabel Flores Camposen alaba.[2] Haur txikia zela, gurasoekin batera, Mexikora joan zen eta 1957ra arte han bizi izan ziren, urte horretan Guatemalara itzuli ziren. Jutiapa eta Chiquimula departamentuetako hainbat herritan bizi izan ziren. 1964an, 18 urte zituela, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa graduatu zen.[1] 1966an Mexikora bueltatu eta bertan argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, Cariátides izenekoa eta Leon Feliperen hitzaurrea duena. Franco Ceruttiren arabera, Isabelen poesia, Leon Feliperena bezala, korronte existentzialista jarraitzen du eta bere ezinegonak eta injustizia salatzeko bidea dira.[3] Gainera, Aida Toledoren arabera, Guatemalako gizartean tabu diren hainbat gai landu zituen Ruanok bere poesian, bisexualitatea adibide.[4]

Bere poemetako batzuk El Imparcial eta El Gráfico bezalako egunkarietan argiratu ziren.[5] Kazetari aritu izan zen Diario de Centro América bezalako egunkarietan eta,[6] besteak beste, Jorge Luis Borges elkarrizketatu eta Alfonsina Storniren omenaldi batean parte hartu zuen.[5] 1978an Guatemalako San Carlos Unibertsitatean graduatu zen irakasle eta urte berean Literaturan lizentziatu zen.[2] Zenbait autorek Ruanoren poesiaren balioa azpimarratu dute, eta ondorioz hainbat antologiaren parte da, adibidez Luz Méndez de la Vegaren Poetisas Desmitificadoras Guatemaltecas (1984) non guatemalako hamaika poetisaren lana biltzen den, hala nola, Alaide Foppa eta Ana María Rodasen ekarpena. Mario Campaña ere Casa de luciérnagas (2007) izeneko antologian egungo beste poeta hispanoamerikarrekin batera bildu zuen Ruanoren lana.[7]

Egun, idazlea pobrezian bizi da eta kalean saltzen ditu bere poemak, beste produktu batzuekin tartekatuta. Pablo deitzen dio bere buruari eta janzkera maskulinoa erabiltzen du, horrek dituen ustezko buru-nahasteei lotuta hainbat kritika eta humiliazio bizitzera eraman du.[8] Egoera horren ondorioz, sare sozialetan Ruanoren aldeko laguntzak eskatu zituzten hainbat hiritarrek COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, hala nola, janari eskariak. Alberto Sánchez Guzmán izeneko politikariak, Semilla alderdikoa, #PensiónParaIsabel izeneko kanpaina zabaldu zuen ere.[9][10][11]

Ruanoren ekarpen literarioak beste obra batzuk inspiratu ditu, A la orilla del tiempo izeneko obra kolektiboa adibide, non dantza eta zirkoa uztartzen diren.[12]

  • 1967: Cariátides. México DF: Ecuador OO’O.[14]
  • 1988: Canto de amor a la ciudad de Guatemala. Guatemala: CENALTEX, Ministerio de Educación.
  • 1988: Torres y tatuajes. Guatemala: Grupo Literario Editorial RIN-78.[15]
  • 1999: Los del viento. Guatemala: Óscar de León Palacios.[16]
  • 2002: Café express. Guatemala: Cultura.
  • 2006: Versos dorados. Guatemala: Cultura.
  • 2010: Poemas grises. Guatemala: Cultura.
  • 2013: Los muros perdidos. Catafixia.[17]
  • 2020: El perro ciego. Guatemala: Cultura.[18]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Isabel de los Ángeles Ruano», biografía en el sitio web Ecured. Consultado el 19 de agosto de 2013.
  2. a b c (Gaztelaniaz) Isabel de los Ángeles Ruano, la incansable poeta ambulante. 2015-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) Frigerio, Franco Cerutti. (2017). «Contribuciones femeninas a la poesía guatemalteca: el siglo veinte» Repertorio Americano (27): 133–157.  doi:10.15359/ra.1-27-10. ISSN 2215-6143. (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  4. (Arabieraz) Aida, Toledo. (2019-10-16). En el filo del cenote. Editorial Cara Parens ISBN 978-9929-54-316-4. (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  5. a b c (Gaztelaniaz) 1945: nace escritora Isabel de los Ángeles Ruano. 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  6. «Isabel de los Ángeles Ruano», biografía en el sitio web Literatura Guatemalteca, sin fecha. Consultado el 19 de agosto de 2013. Muestra dos fotografías de la escritora, en 1966 y en 2001 (vestida de varón, cuando recibió el Premio Nacional de Literatura «Miguel Ángel Asturias»).
  7. (Gaztelaniaz) Hora, Redacción La. (2022-07-01). «Soy un porvenir, un destino de alas: Isabel de los Ángeles Ruano» La Hora (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  8. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/ilkaolivacorado. (2016-12-08). «La locura de Isabel de los Ángeles Ruano» El Quinto Poder (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  9. (Gaztelaniaz) García, Jovanna. (2020). «Pensión vitalicia para la escritora Isabel de los Ángeles Ruano» Prensa Comunitaria (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  10. (Gaztelaniaz) «Piden ayuda para la escritora Isabel de los Ángeles Ruano» www.soy502.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  11. (Gaztelaniaz) García, Jose. (2020-06-09). «Guatemala reporta el día con mayor cantidad de casos de coronavirus» Emisoras Unidas (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  12. | Danza-circo: “A la orilla del tiempo”. (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  13. «Isabel de los Ángeles Ruano», artículo biográfico (en la pág. 45) en el dossier «Poesía guatemalteca. Con el compromiso y la dignidad», en la revista Cuadernos de Guatemala, n.º 12, enero de 2006. Publicado en el sitio web AAP Guatemala (Associació d’Amistat amb el Poble de Guatemala). En la página 48 presenta el poema Palabras a Ángela Figuera Aymerich. Consultado el 19 de agosto de 2013.
  14. (Gaztelaniaz) «CARIÁTIDES» tienda.sophosenlinea.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  15. (Gaztelaniaz) «TORRES Y TATUAJES» tienda.sophosenlinea.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  16. (Gaztelaniaz) «LOS DEL VIENTO» tienda.sophosenlinea.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  17. (Gaztelaniaz) «LOS MUROS PERDIDOS» tienda.sophosenlinea.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  18. (Gaztelaniaz) «EL PERRO CIEGO» tienda.sophosenlinea.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]