Ishikari suprefetura | |
---|---|
subprefecture of Japan (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Herriburua | Sapporo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′52″N 141°20′45″E / 43.064543°N 141.345792°E |
Azalera | 3,539,86 km² |
Mugakideak | Iburi suprefetura, Sorachi suprefetura, Shiribeshi suprefetura eta Rumoi suprefetura |
Demografia | |
Biztanleria | 2.334.241 |
Dentsitatea | 659 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) |
http://www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp/ www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp |
Ishikari suprefetura (japonieraz: 石狩振興局 Ishikari-shinkō-kyoku ) Hokkaidoko suprefetura bat da, Sapporo hiriburua dagoena. 2011eko erroldaren arabera 2.334.241 biztanle ditu.
Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.
Suprefeturari izena Ishikari ibaiak ematen dio, Japoniako hirugarren luzeena denak. Suprefetura zeharkatu eta Ishikari hirian itsasoratzen da, Japoniako itsasoan. Seprefetura ibaiaren alboetan zabaltzen den Ishikari lautadan kokatzen da.
Aipatzekoa da suprefeturaren hegoaldean dagoen Shikotsu-Tōya Parke Nazionala.
Hokkaido uharteko aireportu garrantzitsuena bertan dago, Chitose Aireportu Berria, nazioarteko hegaldiak hartzen dituena. Bigarren aireportu bat ere badu Japonia barruko hegaldietarako, Okadama Aireportua hain zuzen ere.