Islandiako sinbolo magikoak (islandieraz galdrastafir) edo errunak Erdi Aroko Islandian garatu ziren balore edo eragin magikoak zituzten ikur hauek.[1]
XVIII. mende aurreko iturri idatzietan ez dira ikur hauek aurkitu baina garai bereko edo zaharragoak diren grimorioetan aurkitu izan dira.[2] Islandiako Aztikeriaren eta Sorginkeriaren Museoaren arabera garaiko islandarren ikur hauek eragin handia zuten. Garai horietan bizibide nekazaritza eta aurkako klimatologia nabarmenak zirne.
2006an Apostolos Syropoulosek horrelako ikur magiko ugari bildu zuen aipatutako museoan. Beraz, berreskuratzeko iturri desberdinak erabili izan dira. Emaitzak Fedora izeneko software-bildumaren datu-basean dago.[3]
Izena | Deskribapena | Irudia |
---|---|---|
Að fá stúlku | Neska bat lortu. | ![]() |
Ægishjálmur | Beldurraren sorgintzea; beldurra eragiteko eta boterearen gehikeriaren aurka babesteko. | ![]() |
Angurgapi | Upelen hondoan grabatutakoa. Ez dago garbi zertarako. | ![]() |
Brýnslustafir | Geztera harrietan erabiltzeko. | ![]() |
Draumstafir | Bihotzaren gogo handiekin amets egiteko. | ![]() |
Dreprún | Etsaien abereak txikitzeko.[4] | ![]() |
Feingur | Ugalkortasunaren erritu batekin lotuta. | ![]() |
Gapaldur | Islandiako barne borrokoetan garaipena eskuratzeko zapatetan jartzen zen, eskuineko oinaren orpo azpian. | ![]() |
Ginfaxi | Gapaldur bezala baina ezkerreko oinaren behatzen azpian. | ![]() |
Hólastafur | Muinoak irekitzeko. | ![]() |
Kaupaloki | Merkataritzan eta elkartrukeetan prosperitatea izateko (XIX, mendeko eskuizkribu baten arabera). | ![]() |
Lásabrjótur | Zerraila giltzik gabe irekitzeko. | ![]() |
Máladeilan | Epaiketa bat irabazteko.[5] | ![]() |
Nábrókarstafur | Nabrók edo nekroprakak egiteko sinboloa. Praka horiek hildakoen azalez egiten ziren baina aurretik, bizirik zegoenean, horren erabilera erabiltzaileari onartu behar zion. Dirudienez neurririk gabeko diru kopuru handia ematen du. | ![]() |
Óttastafur | Beldurra eragin. | ![]() |
Rosahringur minni | Babeserako zirkulu txikiagoa. | ![]() |
Smjörhnútur | Gurinaren korapiloa, gurina era magikoaz lortu ez dela ziurtatzeko. | ![]() |
Stafur gegn galdri | Sorginkeriaren aurka.[6] | ![]() |
Stafur til að vekja upp draug | Mamuak eta espiritu gaiztoak deitzeko. | ![]() |
Þjófastafur | Lapurren aurka.[7] | ![]() |
Tóustefna | Azeriak uxatzeko. | ![]() |
Varnarstafur Valdemars | Valdemarreko babes-sinboloa; faboreak eta zoriontasuna handitzen du. | ![]() |
Vatnahlífir | Itsasoan itotzearen aurkako babesa. | ![]() |
Vegvísir | Eguraldi txarra egiten duenean jendea orientatzea. | ![]() |
Veiðistafur | Arrantzan zortea izan. | ![]() |