Isle of Beauty, Isle of Splendour | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Do maior |
Isle of Beauty, Isle of Splendour (euskaraz: «Edertasunaren uhartea, distiraren uhartea») Dominikako ereserkia da. Isle of Beauty lehen hitzengatik ere ezaguna da. Hitzak Wilfred Oscar Morgan Pondenak (1912-1985) dira eta musika Lemuel McPherson Christianek (1913-2000) egina da. Estatu honetako hizkuntza ofizial bakarra den ingelesez dago[1].
1965ean konposatu zuten uharteko kanta nazionala bihurtzeko, lehen Egun Nazionalaren harira. 1967an Erresuma Batuarekiko estatu elkartua[2] bilakatu zenean izendatu zuten formalki "kanta nazionala". 1967-1978 aldian gobernadorea zetorrenean God Save the Queen ereserki britainiarra jotzen zen eta Isle of Beauty, Isle of Splendour uharteko Lehen Ministroaren aurrean.
1978ko independentziarekin ereserki nazionala bihurtu zen.