Isozianatoa da R−N=C=O formulako konposatua non R alkilo edo arilo taldea izan daitezkeen edo isozianato talde funtzionala (−N=C=O ) duen konposatua. Bi isozianato talde dituen konposatu organikoari diisozianato deritzo[1].
Isozianatoak ez dira nahastu behar zianato-esterrekin ezta isozianuroekin ere. Zianatoaren talde funtzionala −O−C≡N da. Isozianuroek, bestalde, −N≡C talde funtzionala dute.
Isozianatoak aminak fosgenoz erreazkionaraziz lortzen dira
RNH2 + COCl2 → RNCO + 2 HCl
Fosgenoa oso toxikoa denez isozianatoen produzioa kontu handiz egin behar da[2].
Isozianatoak elektroizaleak dira eta, ondorioz, nukleozale askorekin erreakzionatzen dute hala nola, alkoholak, aminak eta ura[3].
Isozianatoa alkohol batez tratatzen denean uretano loturak eratzen ditu.
Diisozianato bat diol edo poliol batez tratatzen bada polimeroak eratzen dira, poliuretanoak hain justu.
Isozianatoak urarekin erreakzionatzen dute karbono(IV) oxidoa eta amina bat eratuz.
Erreakzio hau tandemean usatzen dan poliuretanoaren produkzioan poliuretano-aparrak produzitzeko. Karbono(IV) oxidoak burbuilak eratzeko funtzioa du.
Isozianatoak aminekin erreakzionatzen duten ureak emanez.
R2NH + R'NCO → R2NC(O)N(H)R'
Diisozianatoek bi amina talde baino gehiago dituzten konposatuekin erreakzionatzen dutenean poliureak eratzen dira.
Industrian diisozianatoek dute erabilerarik handiena bereziki poliuretanoen sintesian. Lau dira diisozianatorik erabilienak: metilen difenil 4,4'-diisozianatoa (MDI), tolueno diisoziantoa (TDI), hexametilen diisozianatoa (HDI) eta isoforona diisozianatoa (IPDI).
Isozianato monofuntzionalen artea metil isozianatoa da erabilera aipagarria duen bakarra, pestizidak egiteko usatzen baita.
Isozianatoak kontuz maneiatzeko moduko konposatuak dira, sukoiak eta toxikoak izan daitezkeelako[4][5][6][7].
1984eko abenduaren 2an eta 3an Bhopaleko istripua jazo zen Indiako Bhopal hirian. Bi egun horietan Union Carbide enpresako planta kimikoak metil isozianatoa isuri zuen atmosferara. Ehunka mila laguni eragin zien eta ia lau mila hil zituen. Industria kimikoaren hondamendi handienetako bat izan zen[8].