Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka (2023-2024)

Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka (2023-2024) urriaren 7an hasi Ekialde Hurbileko krisiaren zabalpenaren ataletako bat da, eragile nagusiak Israelgo armada (IDF) eta Hezbola dituela. Ondorioz, zuzenean dago loturik 2023-2024ko Israel-Palestina gerrako beste gertaerekin. Erasoak eta kontraerasoak lehorretik eta, batez ere, airetik egin dira, kohete, misil eta droneen bitartez.

Azken hamarkadetan, Libano hegoaldea eta Israel iparraldea fronte ireki bat izan da, tartean berpiztu izan dena, Ekialde Hurbileko gatazka geoestrategiko orokorrean. Aldiz, urriaren 7an hasi krisitik tentsioa areagotzen joan da, Hezbola taldeak Hamasekin duen aliantzaren eraginez eta Israelek haien kontra eraman duen kanpaina militarrean kokaturik. Hezbola alderdia nagusi da Libano hegoaldean.

Erasoak eta kontraerasoak mugan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Israel eta Libano arteko frontearen mapa (2023, ingelesez)

Israel Gazako inbasioa prestatzen hasi eta gutxira, Hezbola talde politiko-militar indartsuarekin tiroketak eta su erasoak trukatu ziren hilabete batez.[1] 2023ko urriaren 30ean, Israelek hegazkinez eraso egin zion Libanori eta Siriako Hezbolari, bertako kohete-jaurtigailuak neutralizatzeko, adierazi zuenez. Astetan, Israelek zein AEBk hainbat aire eraso egin zituzten Siria gainean.[2]

Zerrendatik harago, Israelgo armadak beste fronte bat du Libanoko mugan. Fronte horretan, tentsioa handitu egin zen, eta Hezbola talde politiko-militar indartsuarekin tiroketak eta su erasoak trukatu ziren hilabete batez.[1] 2023ko urriaren 30ean, Israelek hegazkinez eraso egin zion Libanori eta Siriako Hezbolari, bertako kohete-jaurtigailuak neutralizatzeko, adierazi zuenez. Astetan, Israelek zein AEBk hainbat aire eraso egin zituzten Siria gainean.[2]

Abenduaren 8tik 9ra, Israelek areagotu egin zituen Hezbola talde miliziaren aurkako aire erasoak, nahiz eta une horretan ez zen inor hil. Israelgo armadako bozeramaile Avichay Adraeeren arabera, miliziaren egoitza nagusiari egin zioten eraso. Bien arteko borroken ondorioz, 120 pertsonatik gora hil ziren ordu arte urriaren 7tik —horietatik hamazazpi, zibilak—.[3] Dena den, azaroaren 3an, Hezbolako buruzagi Hassan Nasrallahk adierazi zuen gerran egonagatik ez zuela asmorik ordu arteko Israelen kontrako gerra zabaltzeko.[4]

Nolanahi ere, tentsioa berriz igo zen 2024ko otsailaren hondarrean, Israelek Libanon hainbat jomugari eraso egitean. Hezbolak, berriz, Israel barnealdera hainbat kohete botaz erantzun zuen, 40 Israelen arabera, eta Israelen hegazkinek berriz astindu zituzten Hezbolaren azpiegitura, guneak eta hainbat herri, iturri israeldarren arabera.[5] Israelen kontrako apirilaren 13-14ko Iranen aire erasoak kalteak ekarri zituen berriz ere Libanora, Israelek Libano ekialdea jo-puntuan jarri zuenean, eta Hezbolaren eraikin oso bat suntsitu, ustez armak fabrikatzeko erabilia, Israelgo iturriek adierazi zutenez. Ordu arte, krisi honetan, 364 pertsona hil zituzten gutxienez frontearen Libanoko aldean, gehienetan Hezbolako militanteak, baina baita 70 zibil inguru ere, AFP agentziaren arabera.[6]

Ekainaren 19an, Libano hegoaldeko Hezbola mugimendu xiitarekin hainbat erasoren eta kontraerasoren eskaladan, Israel Katz Israelgo kanpo gaietako ministroak Libanoren kontrako gerra osoa planteatu zuen.[7] 2024ko abuztuaren 13an, IDFek Hezbollaren helburuen kontrako erasoak hasi zituzten Libanoko hegoaldeko herrietan, eta bi pertsona hil ziren Baraachit-i eginiko aire eraso batean.[8] Abuztuaren 17an, Israelek aire eraso bat egin zuen Libano hegoaldean, adieraziz Hezbolaren arma biltegi bat jarri zutela jopuntuan. Erasoan, gutxienez 10 pertsona hil ziren, emakume bat eta haren bi haur tartean.[9] Biharamunean, Hezbolak katiuska suziriak jaurti zituen Israel iparraldeko mugako eskualdeetara. Erakunde xiita horren arabera, Beit Hillel-eko Israelen kaserna (kuartelari) zuten helburu. Israelen bozeramaileek adierazi zutenez, airean hainbat suziri zapuztu zituzten.[10]

2024ko abuztuaren hondarrean, Israelek eta Hezbolak eraso bortitzak egin zituzten elkarren kontra: abuztuaren 25ean, Israelek «prebentziozko» eraso bat egin zuen Libanon («helburu terroristak», Israelgo agintariek hala adierazita), Hezbola Israelen kontrako kanpaina militar estentsibo bat prestatzen ari zelakoan. Gutxienez hiru pertsona hil zituen. Izan ere, Daniel Hagari Israelgo bozeramailearen arabera, Libanotik Israelera jaurti 1000 suziri geldiarazi zituzten. Hezbolak, halaber, iragarri zuen drone bidezko eskala handiko aire eraso bati ekin ziola, hori ere «errepresalia» bat, erakunde xiitako bozeramaileek azaldu zutenez.[11] Irailaren 7an, israeldar eraso batek hiru mediku ibiltari hil eta beste bi zauritu zituen Farounen, Israelen beste eraso bat itzaltzeko lanean ari zirela, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Libanoko agintariek salatu zuten bete-betean egin ziotela eraso Libanoko estatu egiturari. Israelek, berriz, adierazi zuen Hezbolaren kohete azpiegiturari eraso egin ziotela.[12]

Libanoko gailu elektroniko eramangarriei eraso

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 17an, inoiz ez bezalako erasoa egin zitzaien Libanoko Hezbolako kideei: Hezbolako milaka kideren pertsona-bilagailuak lehertarazi ziren. Ondorioz, gutxienez 2.800 pertsona zauriturik suertatu ziren hala Libanon nola Sirian, eta 9 pertsona hil (gero, 12 egiaztatu ziren gutxienez). Uste zenez, urrutitik bateriak beroarazi egiten ziren, eta hartara gertatzen zen eztanda. Hezbolak eta beste eragile politiko batzuek Israel egin zuten erantzule. Pertsona-bilagailuak tresna berriak ziren, berriki herrialdera helduak.[13]

Biharamunean, pertsona-bilagailu gehiago eta walkie-talkieak eztandarazi zitzaizkien pertsona gehiagori, eta 14 eta 20 pertsona artean suertatu ziren hilik, baita ehunka pertsona zauritu ere, 450 inguru, ustez Hezbolako kideak. Hileta batean ere zartarazi zen halako gailu bat Beirut hegoaldean, eta izura eragin; jendetza samaldan ihes egin zuen tokitik. Bi egunetan ere Anbulantziak eta suhiltzaile komioiak hirian barrena ibili ziren abiada bizian . Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek zoriondu egin ditu herrialdeko informazio zerbitzuak erdietsitako «lorpen handiengatik», xehetasun gehiagorik eman gabe. Adierazi zuen ere gatazka «beste fase batean» sartu zela eta, aldi berean, Israelgo Armadak Libanoko mugara mugitu zituen Gaza iparraldean zituen tropak.[14][15]

Hezbolako buruzagien hilketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, Israelen aire erasoak Hezbolako buruzagiei zuzendu zaizkie, puntako teknologia baliatuz. 2024ko ekainaren 11n, Israelek Taleb Abdallah Hezbolako operazioburu eta beste hiru gerlari hil zituen eraso batean Libano hegoaldeko herrixka batean, zortzi hilabetean hil zuten Hezbolako buruzagi garrantzitsuena. Ondorioz, gogortu egin ziren erasoak fronte osoan. Biharamunean, Hezbolak ehunka kohete jaurti zituen Israelera, 250 inguru, ordu arteko inoizko kopuru handiena egun bakar batean.[16]

Biharamunean, Israelek adierazi zuen Fadel Ibrahim Hezbolako beste operazioburu bat hil zuela Libano hegoaldeko Deir Kifa ingurunean egin aire eraso batean, Anadolu agentziak azaldu zuenez.[17] Ekainaren hondarrean, Israelek Hezbolako ustezko bi miliziano hil eta eraikin militar bat suntsitu zituen aire erasoz Houla eremuan.[18] Gerra oso baten arriskuaren erdian, Muhammad Nimah Nasser buruzagiaren hilketari erantzunez, uztailaren 4an, Hezbolak 200 drone lehergaien eraso masibo bat egin zuen Israel iparraldeko base militarren eta Golan Gain okupatuen kontra, eragin mugatukoak.[19]

Uztailaren 30ean, egun batzuk lehenago Golan Gainetako leherketa batean hamabi pertsona eta zauritu ugari suertatu ondotik, Israelek Beirut hegoaldeari egin zion eraso, eta helburuko kalean txikizioak eragin, Hezbolako buruzagi bat hil nahian, Israelgo agintariek adierazi zutenez. Buruzagi hori Muhsin Shukr omen zen, Hezbolako iturrien arabera, eta onik atera zen.[20] Hurrengo egunean jakinarazi zenez, bost pertsona ziren hildakoak, eta pentsatzen zen armaz jotako Hezbolako buruzagia ere hilik suertatu bide zela, ofiziala ez izan arren. Aldi berean, ustezko Israelen misil batek Ismail Haniyeh Hamasko buruzagi nagusia hil zuen Teheranen.[21]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Izenik_gabekoa-20240110211913 izeneko erreferentziarako
  2. a b (Ingelesez) «Israel strikes Syria, Lebanon following rocket attacks, military says» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. (Ingelesez) Nashed, Justin Salhani,Mat. «Relief in Lebanon as Hezbollah’s Nasrallah holds off on wider Israel war» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  5. (Ingelesez) «Hostilities mount on Lebanon border as Hezbollah and Israel swap strikes» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  6. (Ingelesez) «Israel strikes Hezbollah site in east Lebanon» France 24 2024-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  7. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2024-06-18). «Israel plantea la «guerra total» en Líbano tras el dron espía de Hizbulah» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  8. (Ingelesez) aa, Wassim Seifudine. (2024-08-13). «2 killed as Israeli drone hits vehicle in southern Lebanon» aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  9. (Ingelesez) «At least 10 killed in Israeli attack on southern Lebanon» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  10. (Ingelesez) «Gaza live: Israeli strike kills six children in Deir al-Balah as Blinken pushes for ceasefire» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  11. «Israelek eta Hezbollahk eskala handiko aire-erasoak egin dituzte» EITB 2024-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  12. (Ingelesez) «Lebanese Paramedics Killed in Israeli Attack Amid Escalating Tensions | Law-Order» Devdiscourse (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  13. «Hezbollahko milaka kideren pertsona-bilagailuek eztanda egin dute» Berria 2024-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  14. «Gatazka «fase berri batean» sartu dela ohartarazi du Israelgo Defentsa ministroak» Berria 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  15. (Ingelesez) «Fresh attack on Hezbollah's devices kills 14 across Lebanon» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  16. (Ingelesez) «Hezbollah fires most rockets yet in war after Israel kills a top commander» Reuters 2024-06-12.
  17. «Israeli army claims killing Hezbollah commander in southern Lebanon» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
  18. (Gaztelaniaz) Telediario Internacional - 29/06/24. 2024-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  19. (Ingelesez) «Hezbollah fires 200 rockets into Israel after commander killed» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  20. (Ingelesez) «Israel says it targeted Hezbollah commander in Beirut attack» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  21. (Ingelesez) Marsi, Yasmeen Aboujabal,Federica. «Israel-Palestine conflict | Live updates | Today's latest from Al Jazeera» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]