István Friedrich

István Friedrich

(1919)
Hungariako defentsa ministroa

1919ko azaroaren 24a - 1920ko martxoaren 15a
Ferenc Schnetzer (en) Itzuli - Károly Soós (en) Itzuli

Hungariako lehen ministro

1919ko abuztuaren 15a - 1919ko azaroaren 24a
István Friedrich - Károly Huszár

Hungariako lehen ministro

1919ko abuztuaren 7a - 1919ko abuztuaren 15a
Gyula Peidl - István Friedrich
estatu-idazkari

Bizitza
JaiotzaMalacky1883ko uztailaren 1a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaVác (en) Itzuli1951ko azaroaren 25a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaBudapest University of Technology and Economics (en) Itzuli 1905)
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Eötvös Loránd University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniari mekanikoa, futbol arbitroa eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Hungariako futbol selekzio nazionala1904 / 190410
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaParty of Independence and '48 (en) Itzuli
Christian National Party (en) Itzuli

István Friedrich (Malacka, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Eslovakia, 1883ko uztailaren 1aVác, 1951ko azaroaren 25a) hungariar futbolari, ingeniari eta politikaria izan zen. Hungariako estatuburu eta lehen ministroa izan zen 1919ko abuztutik azarora.

Austria-Hungariako Inperioan jaio zen, alemaniar familia batean. Műegyetemi AFC taldean jokatu zuen futbola eta 1904an Hungariako futbol selekzio nazionalarekin partida bat jokatu zuen.

1905ean ingeniaritzan graduatu zen Budapesteko Eötvös Loránd Unibertsitatean, eta Berlingo Unibertsitate Teknikoan ikasketak zabaldu zituen. Zuzenbidea ere ikasi zuen. Alemanian AEGn ingeniari aritu zen, Hungarian makineria fabrika bat izan zuen eta Estatu Batuetan emigratzaile izan zen zortzi urtez. 1912an, logia masoniko batekin eta Mihály Károlyiren Independentziaren Alderdiarekin bat egin zuen.

Austrohungariar armadako artilleriako tenientea izan zen Lehen Mundu Gerran. Gerraren ondoren, Karolyren gobernuko kide izan zen, baina berarekin aurrez aurre amaitu zuen alderdiko atalik kontserbadoreenarekin bat egin zuenean. Sobietar Errepublika Hungariarrean heriotza-zigorra ezarri zioten, baina ihes egitea lortu zuen.

1919ko abuztuko estatu-kolpean Josef Augusto Austriakoa artxidukea erregeorde bihurtu zen eta Friedrich izan zen lehen ministro berria. Abuztuaren 7an, sobietar erakundeak deuseztatu zituen eta jabetza pribatua berrezarri zuen industrian, merkataritzan eta nekazaritzan. Abuztuaren 23an Josef Augustok boterea utzi zuen eta Friedrichek estatuko buruzagitza behin-behinean hartu zuen. Bere gobernua Errumaniako armadak Hungaria okupatu izanak eta Miklos Horthy almirantearen botereak ahuldu zuten.

1919ko azaroan Károly Huszár buru zuen koalizio gobernu bati boterea utzi zion. 1920tik 1930era alderdi demokristau txiki bateko diputatua izan zen. 1951n gobernu komunistak atxilotu zuen eta hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina urte horretan bertan hil zen. 1990ean errehabilitatu zuten.