Itsas kurkuilu | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Littorinimorpha (en) |
Familia | Ranellidae |
Generoa | Charonia |
Espeziea | Charonia lampas Linnaeus, 1758 |
Itsas kurkuilua[1] (Charonia lampas) Ranellidae familiako itsas gastropodoa da.[2] Ozeano Atlantikoan eta Indiako Ozeanoan bizi da.
Kantauri itsasoan aurkitzen den molusku gasteropodo handiena da[3].
30 cm inguruko oskol kiribildua du. Aurkitu den handienak 39 cm neurtu zituen. 8-9 kiribil egten ditu eta itxura orokorrari dagokionez kono altu xamarra da. Kiribilen mugak ez dira oso nabarmenak. Oskolaren peristomoa (irekiera) obalatua da. Kanpoko ezpaina zabala da eta ertzak horzkatuak ditu. Sifoiaren ubidea oso laburra da[4].
Oskolaren marrazkia oso bereizgarria da. Korapiloetan banda argiak erakusten ditu eta tarteetan marroi lunak, guztiak ere ondo artikulaturiko itxura emanez. Peristomoa zuria da eta kanpo ezpaineko dentikuluak marroiak dira[5] Oskolean batzutan agertzen dira itsas zizareek edo bestelako itsas anialiek utzitako markak.
Animaliaren gorputza laranja edo gorrixka da eta buruko garroetan bina banda beltz ditu[3].
Munduan zehar oso hedaturik dagoen espeziea da. Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean Ipar itsasotik hasi eta Maroko alderaino luzatzen da haren zabalkundea, Azoreak, Madeira eta Kanariak barne. Mediterraneo guztian ere badago eta Itsaso Gorrian barna Indiako ozeanoaren mendebaldera iristen da[6].
8 eta 50 metro arteko sakoneran aurkitzen da[7] eta uraren tenperatura optimoa 16ºC-takoa du[6]. Hondo hareatsuetan edo arrokatsuetan aurkitzen da marearteko eremuan.
Animalia haragijalea da. Hondoan finkaturik bizi diren itsaskietaz elikatzen da, bereziki ekinodermatuetaz[8]. Itsas trikuak eta Sphaerechinus granularis, Paracentrotus lividus eta Asterias rubens itsas izarrak jaten ditu batez ere eta haien populazioetan presio nabarmen eragiten du[3]. Animalia handia denez osorik irentsi ditzake harrapakinak[4]. Molusku bibalbio edota bestelako gasteropodo txikietaz.
Neolito garaian itsas kurkuilu xikiak lepokoak egiteko erabili ohi zen[9]. Antzina haizezko musika tresna gisa erabili izanaren aztarnak ere aurkitu dira, esate baterako Frantzia aldeko Piriniotan aurkituriko duela 17.000 urtetako itsas kurkuilua[10]. Ondoren ere erabili izan dira atzean zuloa egin tronpeta bezala iritsierak abisatzeko[11].
Gaur egun arraste-sareekin ustekabean harrapatzen da, baina erabilera komertzialik ez du. Japonian kontsumitzen da ordea eta hara esportatzen da jasotakoa. Haragia biguntzeko komeni izaten da aurrez izoztea.