Itsasotik gertu | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Paul Gauguin |
Sorrera-urtea | 1892 |
Izenburua | Fatata te miti |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 67,9 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Washingtongo Arte Galeria Nazionala |
Bilduma | Washingtongo Arte Galeria Nazionala |
Inbentarioa | 1963.10.149 |
Itsasotik gertu (tahitieraz Fatata te Miti) Paul Gauguinek 1892an Tahitin egindako margolan bat da. Washington D.C.ko National Gallery of Arten dago.
Lehen planoan, hosto batzuk dituen harea arrosa agertzen da. Zuhaitz batek, ezkerrean dagoen koadroa gurutzatzen du. Adarretatik lore zuri batzuk irteten dira. Zuhaitzaren atzean, emakume tahitiar bat bere pareoa ateratzen ari da, igeri egiteko itsasoan murgiltzen ari den beste emakume batekin elkartzeko. Eskuinean olatuak hausten dira eta atzealdean gizon bat arrantzan ari da.
Kolore bizi eta tropikalek Hego Itsasoetako eszena lasai baten sentsualitatea transmititzen dute. Emakumeen urre-kolorea itsaso ilunean nabarmentzen da.