Itsukushima

Itsukushima
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMisen mendia
Motauharte eta Jinja
Azalera30,33 km²
Geografia
Map
Koordenatuak34°16′32″N 132°18′28″E / 34.275555555556°N 132.30777777778°E / 34.275555555556; 132.30777777778
UTC orduaUTC+09:00
Honen parte daGeiyo Islands (en) Itzuli
Three Views of Japan (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Hiroshima
Japoniako hiriaHatsukaichi
Babestutako-eremuaSetonaikai Parke Nazionala
Ur-gorputzaHiroshima Bay (en) Itzuli
Ōno Seto (en) Itzuli
Miyajima-seto (en) Itzuli
Leku geografikoaAki Sea (en) Itzuli
Mendizaletasuna

Itsukushima uhartea (japonieraz: 厳島?) edo Miyajima uhartea (japonieraz: 宮島?) Setoko Barne Itsasoaren mendebaldean dagoen uhartea da eta Hiroshima prefeturari dagokio. Bereziki ezaguna da UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Itsukushima santutegiarengatik. Honetaz gain Japoniako hiru ikuspegi ederrenen artean dago Amanohashidate eta Matsushimarekin batera.

Hiroshimako Badian dagoen uharte txikia da, 30'39 km² baino ez du azaleraz, eta 2005 arte Miyajima herriari bazegokion ere (hortik bere izen popularra) gaur egun Hatsukaichi hiriaren parte da. 2.000 biztanle inguru ditu eta uharte sakratua denez ezin da zuhaitzik moztu, eta bertan jaio edo hiltzea ere debekaturik dago. Hegaztientzat paradisua da eta oreinak libre dabiltza Mijayima herrian.

Horrela beraz basoak estaltzen du uhartea, zuhaitz gehienak astigarrak dira, eta punturik altuena 535 metroko garaiera duen Misen mendia da. Oinez igo daiteke baina teleferikoa ere badago.

Itsukushima santutegia VI mendekoa dela uste da baina gaur egungo itxura Taira no Kiyomori gerlariak eman zion 1168an. Bestalde IX mendean Kōbō Daishi (弘法大師) monje budistak hainbat tenplu eraiki zituen bertan, denen artean aipagarriena bere izena daraman Daishō-in tenplua da dudarik gabe.

1555 urtean Mōri Motonari jauntxoak Miyajimako borroka irabazi zuen eta Toyotomi Hideyoshik Senjō-kaku tenplua eraiki zuen santutegiaren ondoan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Japoniako hiru ikuspegiak
Amanohashidate | Itsukushima | Matsushima