Itziar Ituño

Itziar Ituño

(2018)
Bizitza
JaiotzaBasauri1974ko ekainaren 18a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
gaztelania
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1523587 Allocine: 246244 Rottentomatoes: celebrity/itziar_ituno Allmovie: p548768 Metacritic: person/itziar-ituoo
Instagram: itziarituno Allmusic: mn0003788824 Edit the value on Wikidata

Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18a) aktore euskalduna da.[1] Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere gauzatu zituen.[2] Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Ezagun egin da ETB 1eko Goenkale telesailean egindako paperagatik, 15 urtez Nekane Beitia pertsonaia antzeztu baitzuen. Beste lan ezagun batzuk Lasa eta Zabala, Errementari eta Loreak filmakoak dira. Halaber, La casa de papel telesailean (Antena 3 katean aurrena, ondoren Netflix plataforman) egindako lanak nazioartean ezagutarazi du.

Aktore-lanez gain musika munduan ere aritu izan da abeslari lanetan, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 zein Ingot rock taldeetan.

Ama nafarra du, Lizarra aldekoa. Aitaren familian gehienak bizkaitarrak baziren ere, Itziar oso giro erdaldunean hazi zen, Francoren diktaduraren ondoren euskara erabat galdu baitzen bere familian. Jaio Bilboko Solokoetxeko Maternitatean jaio zen, baina haurtzaroa Basauriko Kareaga (Kalero) auzoan igaro zuen.[3] Gurasoak Basauriko ikastolara bidaltzen saiatu ziren, euskara ikas zezan, baina kanpoan geratu zen eta ikasketak A ereduan egin behar izan zituen. Nerabezaroan deseroso sentitzen hasi zen euskaldun sentitu arren euskararik gabekoa zelako, eta AEKn izena ematea erabaki zuen, Basauriko Bolintxu euskaltegian. Gerora EGA ere eskuratu zuen.[4]

Txikitan gurasoek zinema-aretoetara zein antzokietara eramaten zuten sarri, eta horrek antzeztearekiko zaletasuna piztu zion. 14 urterekin Basauriko Antzerki Eskolan hasi zen, afizioz, aktore izango zela pentsatu gabe. Izan ere, oso lotsatia zen eta hasiera batean asko sufritzen zuen bertan.[5] Gerora argi eduki zuen aktore izan nahi zuela, baina badaezpada ere soziologia ikasketak bukatu zituen. Soziologia urbano-industrialean eta politikoan espezializatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.[4]

Aktore lanetan hasi aurretik ikastola bateko jantokian egin zuen lan.[6] Gerora Fagor enpresan hasi zen lanean, hozkailuak egiten.[7] Haren aitak ere enpresa berean egiten zuen lan.[8] 1995ean Basauriko Antzerki Eskolako antzerki-ziurtagiria eskuratu zuen.[4]

Aktore ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen aktore lanak antzerkian egin zituen. Kaleko emanaldietan hasi zen 1995ean, Ttirrinki Ttarranka eta Bakardade antzerki konpainiekin. Basaurin Tarima taldeak antolatzen zuen kale antzerki jaialdietan ibili zen, Ramon Barea eta Itziar Lazkano irakasle zituela.[9] 1997an izan zuen lehen papera telebistan, Agur, Olentzero, agur gaztelerazko telefilmean. Horren aurretik, 1995 eta 1996 bitartean, zenbait publizitate bideotan eta film laburretan parte hartu zuen.

Goenkale eta bestelako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fagorren lanean zebilela curriculuma bidali eta ETB 1eko Goenkale telesailerako proba bat egin zuen. Hasieran egin zuen proba Imanol (Iñaki Perurena) pertsonaiaren etxea garbitzen zuen neskaren papererako izan zen, baina ez zuten hartu.[10] Hala ere, handik hilabete batzuetara dei bat jaso zuen zuzenean paper bat eskainiz. Jakin zuenean fabrikako lanpostu finkoari uko egin zion. 1998-1999 denboraldian (telesailaren 5. denboraldian) hasi zen telesailean, Nekane Beitia ertzain hasiberriaren paperean. Lehenengo agerraldia 1999ko martxoaren 3an izan zen. Pertsonaiak joan-etorriak izan zituen telesailean; baina orotara 15 urtez aritu zen bertan lanean, telesailaren azken denboraldira arte (2015ean).[11] Tarte horretan Nekane Beitia pertsonaia Arraldeko komisaldegiko ertzainburua bilakatu zen, eta paper honek Itziar Ituñori ospea ekarri zion Euskal Herrian.

2000ko hamarkadan ETBren beste telesail batzuetan paper sekundario zein episodikoak izan zituen. Goenkale telesailean aritu zen urteetan zehar beste zenbait filmetan ere parte hartu zuen, besteak beste Agujeros en el cielo (2004), Izarren argia (2010), Sabin (2011) Dragoi Ehiztaria (2012) eta Lasa eta Zabala (2014). Horretaz gain antzerkian lanean ere jarraitu zuen, hainbat obratan parte hartuz.[12] 2017ko Donostiako Zinemaldian Euskal Zinema eta ETB Galaren aurkezlea izan zen.[13]

Euskal Herritik haratago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igelak filma.

Itziarren Euskal Herriko mugetatik haragoko ospea lortu zuen Loreak filmarekin, film onenaren Goya sarirako izendapena lortu zuenean eta Espainiako Zine Akademiak filma Oscar sarietarako hautagai izendatu zuenean. 2016an Igelak filmean parte hartu zuen. Loreak filmean agertu ondoren Madrilera joan zen lan bila[14], eta Antena 3 katearen La casa de papel telesailerako proba egin ondoren protagonista papererako hartu zuten. Telesaila Netflix plataformak eskuratu zuen, eta horrek nazioartean ezaguna izatea ekarri zion. 2018an telesailak Drama Onenaren Nazioarteko Emmy Saria eskuratu zuen.[15][16]

Antzezleak parte hartu zuen La casa de papel telesailari boikot egin zioten sarean, estreinaldiaren aurreko eta ondoko egunetan. Izan ere, Miren Gaztañaga aktorearekin gertatu bezala, zenbaitek ez zuten ondo ikusten Ituñok telesail horretan parte hartzea.[17]

Hala, traol bat sortu zuten Twitterren, #BoicotLaCasaDePapel izenekoa, eta bertan, Dena da ETA kasuko logikari jarraikiz, ETAren alde egotea leporatu zioten Itziarri, Euskal Preso Politikoen sakabanaketaren kontra agertu zelako. Horregatik, boikotaren aldekoen iritziz, Itziarrek eta telesailak berak boikota merezi zuten, hilabete lehenago El guardián invisible filmak merezi izan zuen bezalaxe. Boikotatzaileek halaber gogoratu zuten iraganean Itziarrek Bildu alderdi politikoaren alde hitz egin izana.[18]

« Urte gogorra izan da, bai lan arloan, bai publikoki: jazarpena eduki dut; eduki ditut erasoak, irainak, mehatxuak... Urtarrilean, manifa horretara joateagatik [euskal presoen eskubideen aldekoa], pankarta bat eusteagatik... Manifa erabat legala zen, portzierto. Ordutik hona, kolpetxoak jaso izan ditut. Eta hau [Aste Nagusiko Pregoilaria izatea] opari baten legez bizi dut. Bilboko Konpartsek eman didaten besarkada bat da. »

Itziar Ituño (Berria, 2024-08-23)


2017an Errementari filmean paper txiki bat antzeztu zuen. 2018ko Basque Selfie filmaren protagonistetako bat izan zen, eta berak zuzendutako (Des)kontrolatuta? antzerki obra estreinatu zuen. Antzezlan honek Pabilioi 6ren Antzerki Arinaren publikoaren saria jaso zuen.[19] 2019an Voces zein El silencio de la ciudad blanca filmetan agertu zen, eta La casa de papel telesailaren hirugarren denboraldia estreinatu zuen.

Bere hurrengo lanen artean Hil kanpaiak filma dago, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Imanol Rayok zuzendua, filmeko protagonista izan zen Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalezekin batera.[20] 2020an Igor Legarreta zuzendariaren Ilargi guztiak pelikulara batu zen, protagonista gisa, Josean Bengoetxearekin batera.[21][22] Urte berean Alardea telesail laburraean parte hartu zuen, nahiz eta grabaketak eten egin behar izan ziren koronabirusaren pandemiagatik.[23] Ingelesez egindako lehen papera iragarri zuen Salvation Has No Name animaziozko film laburrerako.[24] Film labur hori Ituñoren lehen animazio papera ere bada.

2002an Amazoniara joan zen kooperante gisa, antzerki-tailerrak ematera.[25]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko azaroan tupi guarani kulturako gizon batekin harreman bat hasi zuela adierazi zuen.[26] 2020ko martxoan COVID-19 gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.[27][28]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1995 Sex machine Film laburra
1996 Ricardo Film laburra
1996 La lección Film laburra
1996 Al, Ben & Gail Film laburra
1997 Agur Olentzero, agurǃ Telefilma
1998 Otxate Film laburra
2003 El final de la noche Raquel Protagonista
2004 Agujeros en el cielo Elena Protagonista
2005 Seré tus ojos Film laburra
2005 Arkadia
2007 Silencios Film laburra
2008 Entereza Film laburra
2010 Izarren argia Sor Angustias Sekundarioa
2012 Bárbara Film laburra
2012 Dragoi Ehiztaria Maddalen Protagonista
2014 Sabin Paulina Arana Telefilma
2014 Loreak Lourdes Protagonista
2014 Lasa eta Zabala Amaia Protagonista
2014 El Buen Mal Emakumea Film laburra
2015 Un otoño sin Berlín Sofía Sekundarioa
2016 Igelak Carmen Sekundarioa
2017 Morir Erizaina Sekundarioa
2017 Errementari Ana Sekundarioa
2017 For the Good Times Ainhoa Film laburra
2017 Tarde para el recreo Ama Film laburra
2018 Basque selfie Ane Protagonista
2019 Voces Aitana Protagonista
2019 Lekitxoko Etxea Maitane Film laburra
2019 El silencio de la ciudad blanca Guevara doktorea Sekundarioa
2020 Hil Kanpaiak Karmen Protagonista
2020 Ilargi guztiak Protagonista
2020 Nora Gasolindegiko langilea Sekundarioa
2020 Salvation Has No Name Apaiza (ahotsa) Film laburra
2023 Irati Mari Protagonista
2023 Las buenas compañías Feli Protagonista
Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak Err
1999-2001
2005-2015
Goenkale Nekane Beitia ETB 1 1500 ataletik gora
  • Errepikakorra (1999, 2000-2001, 2004-2005)
  • Nagusia (1999-2000, 2005-2015)
2000 Ander eta konpainia Jaione ETB 1 Episodikoa (13. atala)
2000-2001 Teilatupean Ana ETB 1 Sekundarioa
2002 Kilker dema Estibaliz ETB 1 Episodikoa (7. atala)
2002 Platos sucios ETB 2 Episodikoa
2010 Goenkale 3000 Bere burua ETB 1 Gala berezia [29]
2010 Euskal Kantuen Gaua Bere burua ETB 1 Izarren argia lantaldea
2011 Vaya Semanita ETB 2 Episodikoa
2012 Finlandia Bere burua ETB 1 Atalaː "Naroa Agirre eta Itziar Ituño"
2012 Goenkale 18 Bere burua ETB 1 Gala berezia [30]
2012 30 Urte Gozaaaatzen! Bere burua ETB 1 Urtezahar gaueko saio berezia [31]
2014 Euskal Kantuen Gaua Bere burua ETB 1 Goenkaleko aktoreekin
2015 Zuek hor Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Ituño eta Iñigo Segurola" [32]
2015 Soinu ehiztaria Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1) [33]
2015-16 Kaixo 2016 Bere burua ETB 1 Loreak lantaldea gonbidatua [34]
2016 Pintxo & Pote Bere burua ETB 1 Agerpen laburra (atal 1) [35]
2017 Cuéntame cómo pasó Koro Zabaleta TVE 5 atal
2017 Pulsaciones Aktore gonbidatua Antena 3 Atal 1
2017-2021 La casa de papel Raquel Murillo / Lisboa Antena 3 / Netflix Pertsonaia nagusia (41 atal)
2018 Gure kasa Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Ituño" [36]
2018 Bilboko Aste Nagusia 2018 Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1) [37]
2019 Gure doinuak Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Ituño eta Nerbioi Ibarra" [38]
2019 Nunca es tarde Bere burua Fox Sports Sur Gonbidatua (atal 1)
2019 O Programa de Cristina Bere burua SIC Gonbidatua (atal 1)
2019 Egunak egin du Bere burua ETB 1 Kolaboratzailea (atal 1) [39]
2019 Gabonǃ Kantantzera gatozǃ Bere burua ETB 1 Ingot taldearekin [40]
2020 Vivement dimanche Bere burua France 2 Gonbidatua (atal 1)
2020 Barre librea Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2020 The Basque Route Bere burua ETB 2 Gonbidatua (atal 1) [41]
2020 Alardea Amaia ETB 1 4 atal [42]
2021-2022 Kaixo 2021 Bere burua ETB 1 Kolaborazio berezia Mikel Urdangarinekin batera
2022 Intimidad Malen Zubiri Netflix Pertsonaia nagusia (8 atal)
2024 Touré detektibea Txaro La 1 / ETB Pertsonaia nagusia (6 atal)
  • Santurtziko Zinemaldiko saria jasotzen
    Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria 2024an
    Fortius (1995, Bakardade) - Kaleko antzerkia
  • Izarrak - Estrellas (2003, Teatro Paraiso)
  • Amets gozoak (2003, Teatro Paraiso)
  • Ciudad Salvaje (2003, Teatro Mutante)
  • Pakitarentzat bakarrik (2004, Txalo)
  • Zeta - Seda (2005, Hika Teatroa)
  • Jostailuen istorioak - Historia de juguetes (2005, Teatro Paraiso)
  • Lapurzuloa - Cueva de ladrones (2007, Kanpingags)
  • Grönholm metodoa - Metodo Grönholm (2008, Txalo)
  • Auri Auri (2010, Kukubiltxo)
  • Ilunpetan - El apagón (2010, Kanpingags)
  • Amantalaren ahotsa (2011, Hika teatroa)
  • Herioa eta dontzeila (2012)
  • Hitzak - Palabras (2013, Hika teatroa)
  • Barealdi majikoa (2014, Tanttaka)
  • Koadernoa Zuri - Cuaderno en blanco (2016)
  • Desoxirribonucleico (2017).
  • Funtzak (2017).
  • Yo soy Pichichi (2018)
  • La Tarara(2022, Hika Teatroa)
  • (Des)kontrolatuta? (2018, Pabellón 6) - Antzezlana

Ingot musika taldeko abeslaria da.

  • Itziar Ituño, Ingot Wararu (2018)
  • Itziar Ituño, Ingot Sorgina Kaskarina (2019)
  • Itziar Ituño, Ingot Zeugaz (2018)
  • Anne Etchegoyen, Itziar Ituño : No es No (2020)
  • Dupla, Itziar Ituño: Hamaika Gara

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria 2024an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. izan zen 2024an.[43][44] Ituñoren pregoi aldarrikatzaileak mezu oso positiboak eragin zituen sare sozialetan,[45][46][47][48] baita Coviteren kritika ere.[49] Astean zehar ere, Nagore Ugarte txupinerarekin batera, jai-giro oso ederrean aritu zen, Aste Nagusiko parte hartzaileekin eta sare sozialetako bere jarraitzaileekin.[50] Euskaraz egin zuen pregoia eta Jon Maiaren laguntzaz osatu zuen bertso honekin hasi zen:[51][52][47]

Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria txupinerarekin (2024).
Aupa zu, Bilbo maite
Amets denen kaia
Zu Bilbo euskalduna
Herrikoi, alaia
Zuk elkartu dituzu
Mari eta jaia
Ai neure, geure Bilbo
Hastera doa ja…
Gora aste Nagusia!
Gora Mari Jaia!(BIS)
Arrasti on, Bilbooooo!!
[...]
« In crescendo batean joan zen: lehenengo, San Anton zubian; gero, kalejiran joan ginen Bilbo ikusten, eta ikuspegi oso pribilegiatua da, erdi-erdian baitzaude. Aurpegi guztiak ikusten dituzu, zelan pozten diren gure figurak ikustean —ikurrak baikara—, Marijaia atzean dugula. Udaletxera ailegatu, eta protokolo instituzionala dago, aginte aldaketa... Eta denak amaitzen du balkoian, eta jendea oihukatzen ari da: tokatzen zaizu zure pregoia botatzea, eta gero txupinazoa. Txupinazoa pastelaren ginga da: Pa! Eta denak orroka hasten dira. Hor ja negar egiten duzu... Oso momentu ederra eta bitxia da. »

Itziar Ituño[43]

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza Err.
2014 Tokio Latin Beat Film Festival (Japonia) Emakumezko Aktore Onena[a] Loreak Irabazlea [53]
2015 18eme Cinespeña Toulouse (Frantzia) Emakumezko Interpretazio Onena Loreak Irabazlea [54]
2015 Oscar sarirako hautatua Ingelesezkoa ez den film onena Loreak [55]
2018 Emmy Saria Dramarik onena La Casa de Papel seriea Irabazlea [56]
2019 AISGE Saria Gasteizko Zinemaldian Interpretazio Nabarmenaren Saria Irabazlea [57]
2019 Sorrento Social World Film Festival (Italia) Sari Berezia Irabazlea [4]
2019 VI. Ramon Labaien Saria Donostiako Zinemaldian Aktore baten ibilbidea Irabazlea [58]
2021 Serantes Saria (Santurzine jaialdia) Aktore baten ibilbidea Irabazlea [59]
2021 Besarkada saria Emakumezko Aktore Onena Telebistan La Casa de Papel seriea Irabazlea [60]
2021 Mucho más que series Emakumezko Aktore Onena serie dramatikoetan La Casa de Papel seriea Irabazlea [55]
2022 Fotogramas de Plata Saria Intimidad Irabazlea [61]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Itziar Ituño» euskalaktoreak.eus (Euskal Aktoreen Batasuna - Actores Vascos) (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  2. Colina, Sustrai. (2007). «Itziar Ituño: "Oso argi daukat ‘mertzenario’ bat naizela"» Argia (Argia).
  3. (Gaztelaniaz) «Rockera, socióloga y fan de Darín: Así es Itziar Ituño, la inspectora Murillo de 'La casa de papel'» vf 2018-07-17 (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  4. a b c d (Ingelesez) «Itziar Ituño - Loinaz Representación» www.loinazactores.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  5. Urkizu, Urtzi. (2017). «Ahomenetan - Itziar Ituño eta Miren Gaztañaga. Indartuta atera dira erasotik» www.berria.eus (Berria) (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  6. (Gaztelaniaz) Lakunza, Rosana. (2020). «Itziar Ituño: "Ser anónimo es una cosa maravillosa que mucha gente no valora"» www.deia.eus (Deia, Noticias de Bizkaia) (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  7. Uriarte, Nagore. (2018). «Prekarietatea alfonbra gorrian» ALDA (ELA, Euskal Sindikatua) (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  8. (Gaztelaniaz) Mantilla, Jesús Ruiz. (2019-08-13). «Itziar Ituño: “Nunca me he enamorado del enemigo”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  9. Goikoetxea, Amaia. (2018-07-03). «Itziar Ituño: “Begira zelako zineastak irten diren hemendik: harrapatu horiek, inbertitu diru apurtxo bat kulturan, ez guztia futbolean, eta egin telesail potente bat”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  10. Ibañez, Maider. (2014-11-10). «Itziar Ituño: “Konfiantza galdu eta aktore izateko grina erabat abandonatu nuen”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  11. Urkizu, Urtzi. «Ikasbide eta lanbide» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  12. (Gaztelaniaz) «Itziar Ituño» www.loinazactores.com (Loinaz Representación) (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  13. «Festival de San Sebastián :: Fashion from San Sebastian, Gipuzkoa and the Basque Country to dress the presenters of the San Sebastian Festival galas» web.archive.org 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  14. Arretxea, Lander. (2019). «"Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  15. Erredakzioa. (2018-11-21). «'La casa de papel' telesailak dramarik onenaren Emmy saria irabazi du» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  16. (Gaztelaniaz) País, El. (2018-11-20). «‘La casa de papel’ se lleva el Emmy Internacional a mejor drama» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  17. Solá Gimferrer, Pere. (2017). «La casa de papel, víctima de un boicot por la ideología de Itziar Ituño» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  18. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2017-05-01). «Piden boicotear la serie 'La casa de papel' por la presencia de la actriz vasca Itziar Ituño» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  19. Erredakzioa. (2018-04-27). «Itziar Ituñoren (Des)Kontrolatuak obrak jaso du Pabilioi 6en Antzerki Arinaren publikoaren saria» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  20. «Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' nobelan oinarritutako filma egingo dute» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
  21. «Igor Legarreta, Ilargi guztiak filmatzen Itziar Ituño eta Josean Bengoetxearekin» Euskal Irrati Telebista 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  22. Erredakzioa. (2020-02-27). «'Ilargi guztiak' filma errodatzen hasi da Igor Legarreta» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  23. «Urduñan grabatzen hasi ziren “Alardea” telesaileko hamar kide gaixorik daude eta batek positibo eman du koronabirusagatik - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  24. (Ingelesez) «Itziar Ituño (OFIZIAL) on Instagram: “Nire lehenengo papera ingelesez laburmetrai hontan izan da. Produktoreak laguntzare bila dabiz weborri hontan :…”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  25. Gure Doinuak. (2019-01-23). «Ituño, tupi-guaraniar hizkuntzak eta jendeak euskaldunokin duen parekotasunaz» EITB (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  26. (Gaztelaniaz) Correo, Redacción. (2019-11-11). «La inspectora 'Murillo' se enamoró de peruano en Iquitos y ya vive con él» Correo (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  27. Ibañez, Maider. (2020-03-18). «Itziar Ituño aktore basauriarrak Covid-19an positibo eman du» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  28. (Gaztelaniaz) Martínez, Aitor. (2020). «Itziar Ituño: "Esto no es una gripe y el cuerpo lo nota enseguida"» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  29. «Ospakizun berezia 'Goenkale'ren 3.000garren atalaren karietara» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  30. «'Goenkale 18' gala berezia, astearte honetan ETB-1en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  31. «30. urtemuga ospatuz agurtuko du urtea ETBk» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  32. «EiTB» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  33. «Itziar Ituño, gaur, 'Soinu Ehiztaria' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  34. «Gabon zaharreko kanpaiak Donostiatik eskainiko ditu ETBk» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  35. «'Pintxo & Pote' Donostiako Zinemaldian izango da gaur gauean» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  36. «Itziar Ituñori elkarrizketa,'Gure Kasa'n» El Diario Vasco 2018-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  37. «Itziar Ituño aktorea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  38. «Nerbioi ibarreko doinuak, Itziar Ituñorekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  39. «Itziar Ituño: Zeugaz' abestiaren izena tatuatzera heldu dira Brasilen'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  40. «'Gabon! Kantatzera Gatoz' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista 2019-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  41. «Iñaki Urrutiak ibilbide turistikoak egingo ditu The Basque Route saioan» Euskal Irrati Telebista 2020-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
  42. «Alardea telesaila estreinatuko du ETB1ek udazken honetan» Euskal Irrati Telebista 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-07-31).
  43. a b Igartua Aristondo, Amaia. (2024-08-23). ««Oso hunkigarria da ikustea jai hauek zelan sortzen diren herritik eta herriarentzat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  44. «Itziar Ituño izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria, eta Nagore Ugarte txupinera» Berria 2024-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  45. «Itziar Ituñoren pregoi aldarrikatzaileak piztu du festa Bilbon» EITB 2024-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  46. «Txupin bat, Euskal Herritik mundura» Berria 2024-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  47. a b (Gaztelaniaz) «El discurso íntegro del pregón de Itziar Ituño en Aste Nagusia» El Correo 2024-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  48. (Gaztelaniaz) Echevarría, Jan. (2024-08-17). «Euskera, feminismo y «un abrazo a los que están lejos»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  49. (Gaztelaniaz) Montero, Félix. (2024-08-19). «Covite carga contra el pregón de Itziar Ituño: «Las víctimas de ETA también faltan»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  50. (Gaztelaniaz) Godoy, María. (2024-08-23). «El cariñoso mensaje de Itziar Ituño a la txupinera de Aste Nagusia» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  51. (Gaztelaniaz) Atutxa, Sandra. (2024-08-17). «El pregón reivindicativo de Itziar Ituño en Aste Nagusia: "Siempre habrá alguien que quiera callarnos, con amenazas e injurias"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  52. (Gaztelaniaz) DIARIO DE NOTICIAS. (2024). «El pregón de Itziar Ituño en Aste Nagusia de Bilbao con guiño a las txoznas de Estella - Lizarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  53. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  54. (Frantsesez) «Festival Cinespaña - Edition 2015» Festival Cinespaña (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  55. a b (Ingelesez) «Itziar Ituño - Loinaz Representación» www.loinazactores.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  56. (Gaztelaniaz) El País. (2018). «‘La casa de papel’ se lleva el Emmy Internacional a mejor drama» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  57. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  58. (Gaztelaniaz) DV. (2019-09-05). «Itziar Ituño recibirá el premio Ramón Labayen» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  59. Press, Europa. (2021-09-27). «Itziar Ituñoren ibilbidea aitortuko du Santurzine jaialdiak, Serantes saria emanez» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  60. (Gaztelaniaz) korta, r. (2020-10-15). «Itziar Ituño, Kepa Errasti y Zorion Eguileor, premiados por los actores vascos» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  61. (Gaztelaniaz) «Fotogramas de Plata 2022: lista completa de ganadores y toda la información de la gala» Fotogramas 2023-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]