Istab antzinako maia zibilizazioaren jainkosa oso berezia zen, harrigarria guretzat. Istab "sokaren" jainkosa zen, urkamendiaren edo urkatutakoen jainkosa. Dresdengo Kodexan soka batez lepoan irudikatzen zaion, esaterako.[1] Orokorrean usteltzen ari zen gorpua bezala aurkezten zitzaion, begiak itxita eta zuhaitz batez zintzilik. Bere senarra, normala denez, heriotzaren jainkoa zen, Chamer.
Maia herriarentzak suizidio ez zen gertaera okerra eta urkatzea hiltzeko era onena zen. Gauza bera gertatzen zen eta antzeko kategoria zuten giza-sakrifizioetan, borrokan edo erditzeko unean hildakoekin. Haientzat urkatuak zuzenean zerura joaten ziren, plazerrez eta gozotasunez betetako zerura, kapok edo "ceiba" (Ceiba pentandra) erraldoi baten itzalpean disfrutatzeko.[2] Urkamendian hiltzen zirenak, beraz, saria jaso behar zuten eta haiei laguntzeko Ixtab jainkosa zegoen, paradisu berezira joateko bidean urkamendian hildakoei laguntzeko, alegia. Mitologian lan hori egiten duten izakiek psicopompo edo "animen gida" izena dute.