Izar aldakor irregular

Izar aldakor irregular bat, bere distira aldaketek, tarte detektagarririk ez duten izar aldakor mota bat da. Bi talde oso ezberdinduetan bereiz daitezke:

Aldakor eruptibo irregularrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru mailatan bana daitezke:

  • I taldea: Hau, aldi berean, IA (Otik Arako espektro motak) eta IB (Ftik Mrako espektro motak) azpitaldeetan banatzen da.
  • IN taldea: (aldakor irregular lainotsuak), izar eraketa gertatzen ari den tokietan aurkitzen direnak. Zenbait magnitude alda dezakete, egun 1 eta 10 bitartean magnitude 1eko aldaketa azkarrekin. Espektro motaren arabera, INA eta INB azpitaldeetan ere bana daitezke; gainera, INT azpitaldea dago T Tauri izarrentzako edo INT (YY), YY Orionis izarrentzako.
  • IS taldea: 0,5 eta magnitude 1 arteko aldaketa azkarrak izaten dituzte ordu edo egun gutxi batzuetan. Hauek ere, aurreko bi mailak bezala, azpitaldetan banatzen dira, ISA eta ISB azpitaldeetan, zehazki

Aldakor oszilatzaile irregularrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espektro mota berantiarretako (K, M, C, S) izar oszilatzaileak dira. Bi mailatan bana daitezke:

Mota honetako izar aldakor batzuk, askorik aztertu ez diren izar aldakor erdi irregularrak izan daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]