Izar bikoitz

β Cygni (Albireo) izar bikoitza (gainera izar bitarra ere bada).

Astronomian izar bikoitz Lurretik ikusita elkarrengandik oso gertu diruditen bi izarri deritze. Bi izar bikoitz mota daude:

  • Izar bitar bisualak: izarrak espazioan elkarrengandik oso gertu daudenean eta grabitatearen bidez lotuta daudenean.
  • Izar bikoitz optikoak: izarrak elkarrengandik hurbil ez daudenean eta beraz euren artean grabitate loturarik ez dagoenean.

Bitar bisual adibide bat Gamma Delphini da, non bi izarrak, elkarrengandik 9,6 arku segundoz bananduak, elkarrengandik 40 eta 600 unitate astronomikoko distantziara dauden, orbita bat 3249 urtetik behin betez. Bikoitz optikoaren adibide bat Anser eta 8 Vupeculae izango lirateke; bisualki bitar zabal bat, baina elkarrengandik 200 argi urteko distantziaz bananduak daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]