Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Jōyō kanji (japonieraz: 常用漢字 , literalki "erabilera arruntarako kanji") 2136 kanji eta beraien irakurketen zerrenda da; Hezkuntza, Kultura, Kirola, Zientzia eta Teknologia Ministerioak (HKKZTM) zehaztuta 2010. urtean. Zerrenda hori Bigarren Mundu Gerraren amaieran sortutako tōyō kanji izeneko zerrenda oinarriz hartuz sortu zen. Jōyō kanji lista derrigorrezko hezkuntza amaitu dutenentzako alfabetatzearen oinarri gisa hartzen da; baita ere gobernuaren dokumentu ofizialetan baimendutako karaktereen lista bezala. Errestrikzio hau dela medio, jōyō kanji zerrendaren barruan arruntak ez diren hainbat karaktere aurkitu ditzazkegu, halanola Japoniako konstituzioan agertzen diren zenbait karaktere, 1850 karaktereko tōyō kanji zerrendaren baitan idatzi baitzen testu hori.
Jōyō kanji zerrenda hurrengo bi azpimultzoz osaturik dago:
1981. urtean jōyō kanji zerrendak tōyō kanji zerrenda ordezkatu zuen, kanji arrunten lista gisa. Zerrenda berri horrek ekarri zituen aldaketak bi izan ziren: 95 karaktereen eransketa eta 燈 kanjiaren simplifikazioa 灯 karakterean.
Gehituriko 95 kanjiak hurrengo hauek dira:
Hezkuntza, Kultura, Kirola, Zientzia eta Teknologia Ministerioak irakasleak prestatu zituen kanji berriak 2012. urtetik aurrera irakatsi zezaten. Institutuak eta unibertsitateak 2015. urtetik aurrera hasi zituzten erabiltzen karaktere berri horiek sarrera probetan.[5]
Kanji-zerrenda ofizialak sortzerakoan kontuan hartu behar da herritarr askok beraien izen-abizenak idazteko era aldatu nahi ez dutela. Horrexegatik sortu zen kanji zerrenda berri bat, jinmeiyō kanji deiturikoa. Jōyō kanji zerrendaren osagarria den zerrenda honetan zehazten dira izen-abizenak idazteko erabil daitezken gehigarrizko karaktereak eta beraien irakurmenak.Jinmeiyō kanjiak bigarren hezkuntzatik aurrera ikasten dira japoniako eskoletan.
Nanori (japonieraz: 名乗り ) japoniarren izen-abizenetan soilik aurkitu daitezkeen kanji irakurketak dira.
Japoniar hizkuntzan izen-abizen asko karaktere arrunt eta beraien irakurketa estandarrez osaturik daude. Hala ere, izenetan soilik erabiltzen diren karaktere eta irakurketak izan dezakete japoniar izenak. Adibidez, normalean ki (japonieraz: き?) irakurtzen den 希 karakterea, Nozomi irakur daiteke izena gisa.
Gainera, irakurketa berezi horiek erabili daitezke beste batzuekin batera. Halanola Iida (飯田) izenean, 飯 karakterearen nanori irakurketa (いい, ii) eta 田 karakterearen irakurketa kun'yomi estandarra (だ, da) erabiltzen dira, bihak nahastuz.