John Peter Rhys Williams (Bridgend, 1949ko martxoaren 2a – Cardiff, 2024ko urtarrilaren 8a), kirolaren munduan JPR Williams deitua, galestar errugbilaria izan zen, atzelari postuan aritzen zena. 1969-1981 bitartean, 55 partida jokatu zituen Galesko errugbi selekzioarekin, eta Bost Nazioen Txapelketako hiru Grand Slam irabazi.[1] British and Irish Lionsen ere aritu zen. World Rugby Hall of Fameko kide izendatu zuten 2014an.[2][3]