Jacques Bergeret (Baiona, Lapurdi, 1771ko maiatzaren 15a - Paris, Frantzia, 1857ko abuztuaren 26a) Frantziako Itsas Armadako amirala izan zen. Lotinant zen 1795. urtean, eta kapitain izendatu zuten bi urte geroago. Urte berean, britainiarren aurkako borroka latz baten ondorioz, atxilotu egin zuten. Aske utzi ondoan eta ontzi batzuen buru zela, Indiako itsasoetan jarraitu zituen bere eginkizunak. 1831n, amiralorde zela, Ohorezko Legioaren Gurutze Handia jaso zuen. 1852. urtean senatari hautatu zuten.