Jahvismo

Kuntillet Ajruden dagoen pithos bat: «Jahveh eta bere Asera» dio.[1]

Jahvismoa, antzinako Judea eta Israelgo erresumetako erlijioari egungo ikerlariek emandako izena da,[2] Jahveh[3] israeldar jainkoaren inguruan eraikia. Jahveh Kanaan geroago Israelgo Lurraldea deituko zen hegoaldeko zatiko jainko eta jainkosa ugarietako bat zen. Jahvismoa, kanaandar politeismoarekin paraleloan existitu zen eta, aldi berean, erlijio monoteista bateranzko bere bilakaeran, judaismo modernoaren aurreko aro primitibo eta monolatristikoa izan zen.

Judaismo modernoak eta jahvismoak Jahveh gurtzen duten arren, bi sinesmen sistemen artean bereizketa argiak daude. Bertatik etorriko ziren erlijioak ez bezala, jahvismoaren ezaugarri nagusia henoteismoa/monolatrismoa izan zen: Jahveh Israelgo jainko nazional bezala ezagutzen zuen,[4] baina ez zuen esplizituki ukatzen antzinako erlijio semitikoko beste jainko batzuen, hala nola Baal, Asera eta Astarterena, existentzia nahiz eta horrek ez zuen beti ahalbidetu Jahvehrekin batera bere jaurespen indibiduala.

Gaur egun jahvismo monolatrista eta judaismo monoteista kontsideratzen direnen arteko trantsizio zehatza apur bat nahasia da, baina argi dago gertaera erlijio-zuzenketa erradikalekin hasi zela (Eliasen testigantzak eta Ezekias eta Josiasen erreformak kasu) eta babiloniar gatibualdiaren amaieran osatu zela, non Jahveh unibertsoko jainko bakartzat aitortzeak azkenean herri juduan eragina izan zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Vriezen, T. C.; van der Woude, Simon Adam. (2005). Doyle, Brian ed. Ancient Israelite and Early Jewish Literature. Leiden: Brill Publishers, 18 or. ISBN 978-90-04-12427-1..
  2. Miller, Patrick D.. (2000). The Religion of Ancient Israel. Westminster John Knox Press, 1 or. ISBN 978-0-664-22145-4..
  3. Araua_0177.pdf (euskaltzaindia.eus)[1]
  4. Miller, James M.; Hayes, John H.. (1986). A History of Ancient Israel and Judah. Westminster John Knox Press, 110-112 or. ISBN 978-0-664-21262-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.