Jaime Miláns del Bosch

Jaime Miláns del Bosch


Q107525383 Itzuli

1977ko abenduaren 9a - 1981eko otsailaren 24a
Antoni Taix Planas (en) Itzuli - Antonio Pascual Galmes (en) Itzuli
jeneral

1974ko abuztuaren 19a - 1977
Federico Gómez de Salazar y Nieto (en) Itzuli - Antonio Pascual Galmes (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMadril1915eko ekainaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1997ko uztailaren 26a (82 urte)
Hobiratze lekuaToledoko alkazarra
Heriotza modua: Burmuineko tumorea
Familia
AitaJaime Milans del Bosch y Núñez del Pino
Ezkontidea(k)Amparo Portolés Balaguer (en) Itzuli  (1943 -
Familia
Hezkuntza
HeziketaToledo Infantry Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta espainiar legionarioa
Jasotako sariak
KidetzaDibisio Urdina
Espainiar Legioa
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduateniente general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra
1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea
Siege of the Alcázar (en) Itzuli

Jaime Miláns del Bosch Ussía (Madril, 1915eko ekainaren 8a - ibidem, 1997ko uztailaren 26a) espainiar militarra izan zen. Tradizio militarreko familia batean hazia, karrera Toledoko Infanteriako Akademian hasi zuen, 1934an. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta zauritu egin zuten Toledoko gotorlekuaren defentsan. Gerran legioko ofizial gisa borrokatu zen. 1941ean, Dibisio Urdinean parte hartu zuen, Bizargorri Operazioan. Buruzagi gisa, agregatu militarra izan zen Espainiako enbaxadetan Argentina, Uruguai, Txile eta Paraguain. 1971n, jeneral izendatu zuten eta Brunete Dibisio Korazatuko XII Brigadaren buruzagitza eman zioten. 1977an, teniente jeneral izendatu zuten, eta aurrerantzean III. Eskualde Militarreko Kapitaina Nagusiaren buru izan zen, Valentzian. 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuten buruzagietako bat izan zen, eta egun hartan Valentzian salbuespen egoera dekretatu zuen. 1981eko martxoan auzipetua izan zen, kolpean parte hartu zuten beste hogeita lau militarrekin batera: 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta gudarostetik bota zuten. 1991n, 75 urte zituela, kartzelatik irten zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]